Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Aunitz Urtez Portugaleteko Elai-Alairen ohorez

2012/07/24

Pasa den uztailaren 21ean, Portugaleteko Nazioarteko folklore jaialdiaren hasiera ekitaldian aurketu da Argia dantzari taldearen Aunitz Urtez ikuskizuna Elai-Alai taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia, Duguna, Haritz eta Kezka taldeetako dantzariek parte h...

Gehiago irakurri

San Joan eguneko soka-dantza 2012

2012/06/26

1994an berreskuratu zenetik, 19. aldiz dantzatu dugu soka-dantza Eibarren, San Joan egunaren ilunabarrean, gaueko 23.30etan. Usartza txistulari taldearen doinura, aurreskua Untzaga plaza jendez betean. Argazkiak Iñaki Zugastirenak. ...

Gehiago irakurri

Kabalkada Untzaga plazan

2012/06/18

Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearen Dantzari Eguna zela eta, Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzek, kabalkada itxuran, hartu zuten Eibarko Untzaga plaza. Hona Iñaki Zugastik egindako argazkien aurrerapen bat. ...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna 2012

2012/06/14

Iparraldera begira jarri gara aurten Eibarko Dantzari Egunean, eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta bat prestatu dugu Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariok. Tobera, kabalkada, inauteri, Pazko igande eta Besta Berri (Corpus Christi) festekin lotuta agertu izan diren zenbait dantza eg...

Gehiago irakurri

Gerrako umeekin Southamptonen

2012/06/01

Pasan den maiatzaren 12an Southamptonen izan gara, gerrako umeen 75. urteurreneko ekitaldian dantza egiten. Orain bost urte Kezkako talde txiki bat izan zen bertan 70. urteurrenean, eta oraingoan talde handixeagoa joan gara. Basque Children UK'37 elkarteak antolatutako ekitaldiak Ingala...

Gehiago irakurri

Ezpalak zinta-dantza Eibarren

2012/05/28

Ezpalak jaialdia Eibarko Euskal Jaian, 2012ko maiatzaren 27an. Ikusi handian Iñaki Zugastiren argazkia. ...

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren alde ordezkaritza zabala bildu zen Eibarren

2012/05/27

Bonbardaketen 75. urteurreneko ekitaldien artean, Biharamuneko Soka-dantza izeneko ekitaldia ospatu zen Eibarren pasa den apirilaren 21ean. Euskal dantzaren alorreko ehun ordezkari inguru bildu ziren Eibarko udaletxean, eta Euskal Dantzaren Adierazpen sinatu zuten bertan. Ondoren, Usartza ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Santa Kurutzen 2012

2012/05/17

Usartzako txistulariak (Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo) musikaren ardurapean eta Kezkako dantzariak (Irati Kortabitarte, Ainhoa Larrañaga, Esther Kareaga eta Oihane Llorente) dantza gidatuz, burutu zen pasa den maiatzaren 6ean soka-dantza Santa Kurutz ...

Gehiago irakurri

Southamptonetik bueltan

2012/05/15

Ekitaldi hunkigarrian parte hartzekoa aukera izan du Kezka dantza taldeak Southampton-en, Ingalaterran. Basque Children of 37'UK elkarteak antolatuta, gerrako umeak Ingalaterrara bidali zituzteneko 75. urteurrena egin da bertan. Ingalaterran bizitzera geratu ziren zenbait ume, eta baita Ingal...

Gehiago irakurri

Axeri-boda Gernikan eta Gernika Eibarren

2012/05/15

Datorren maiatzaren 19an, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Axeri-Boda ikuskizuna Gernikan, Lizeo Antzokian eskainiko da, eta bertan izango da Kezka dantza taldea, Argia, Duguna eta Haritz taldeetako dantzariekin batera. Une berean, Aukeran dantza konpainiaren Gernika ikuskizu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com