Orain arteko ekarpenak

Eibar 1937: 80 urte ikuskizunean parte hartuko dugu

2017/04/28

Eibar 1937: 80 urte ikuskizunean parte hartuko dugu
Gaur eta bihar, Gerra Zibilean Eibarren gertatutako bonbardaketa eta gertakarien inguruko hitzaldi-ikusgarrian parte hartuko dugu Kezka dantza taldeko dantzariok. Jesus Gutierrez gidoilari eta hizlari, eta Josu Mujikaren koordinazio artistikoarekin, lan-talde zabalak parte hartuko ekitaldian :  ...

Gehiago irakurri

Juanita Unzueta, balleta Errusiatik Eibarrera ekarri zuen emakumea hil da

2017/04/10

Juanita Unzueta, balleta Errusiatik Eibarrera ekarri zuen emakumea hil da
Apirilaren 6an zendu da 95 urterekin Juana Unzueta Garcia (Eibar, 1924-2017), Ballet Eibarres dantza akademiako sortzailea eta irakasle izandakoa. Eibarko Fermin Calbeton kalean jaio zen 1924ko ekainaren 16an, eta Gerra Zibiletik ihesi, lau urteko anaia Armandorekin Errusiara bidali zuten 1937an....

Gehiago irakurri

Gorosta eta Mandiola hamargarrenaren lekuko

2017/04/06

Gorosta eta Mandiola hamargarrenaren lekuko
Aurten ere etorri eta joan dira inauteriak Eibarren. Azken hamar urteotan Koko-dantzek ekarri dute jaia herrira eta pasa den otsailaren 18an Gorosta eta Mandiolako bailarek izan zuten kokomarru, dantzari eta gainontzeko pertsonaia guztiak dantza eta kantuan ikusteko aukera. Lau urteko zikloetako ...

Gehiago irakurri

... que venimos en tren especial

2017/03/14

... que venimos en tren especial
Horixe dio Eibarko kaldereroen konpartsak abesten duen abestietako batek. Izan ere bai, horrela iritsi ziren kaldereroak herrira 1991an, gerra aurreko konpartsa hura berreskuratu eta Estaziño kaletik gora kalejiran irten aurretik. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA Urteak ...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2016ko ekitaldian

2017/03/08

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2016ko ekitaldian
Ramon Saizarbitoria idazle eta soziologoa omendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez 2016 urtearen hondarrean . Sari honekin bere lana eta euskara batuaren alde egindakoak eskertu nahi izan dizkio Aldundiak. Ezpata-dantzariek egin ziote harrera omenduari abenduaren 15ean Donostian...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak: lehen hamarrekoa

2017/02/14

Koko-dantzak: lehen hamarrekoa
Hamarrekoa (diezmo) jasotzea ohikoa izan da eske-errondetan. Hamarrekoak jasoz hamarrekoa osatuko dugu aurten koko-eskean, 2008an abiatu baikenuen, eta beraz, hamargarrenez aterako dira koko-dantzari eta koko-marruak koko-dantzan eta koko-eskean 2017 urte honetan. Otsailaren 18an, larunbat honetan ...

Gehiago irakurri

Gurekin jarraitzen duzu dantzan Maitane!

2017/01/31

Gurekin jarraitzen duzu dantzan Maitane!
Hamar urte dira utzi gintuzula, Maitane Castillo . Eskerrak zure irriparre eta bizipozaren oroitzapena gurekin dugun. ...

Gehiago irakurri

Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/26

Aurresku bat Usartzan 1932an
Familia ospakizun bat Usartzan (Eibar), eta senideak dantzan, zehazki, aurreskuan eta dantza soltean ageri dira Asier Sarasua k helarazi digun 1932ko argazki sorta honetan. Aurreskuaren soka ageri da argazkietako batean, eta dantzarako musika gramola bidez jarri zutela ikusten da irudietan. Soka...

Gehiago irakurri 5

Ezpata-dantza Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

2016/12/20

Ezpata-dantza Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean
1936ko urriaren 7an, Espainiako Gerra zibila hasita zegoela eta bonba hotsak entzuten hasita zeudela eratu zen Gernikako Juntetxean lehen Eusko Jaurlaritza. 80 urte pasata, 2016ko urriaren 7an, lehen Jaurlaritzaren eraketa gogoratu da leku berean, Gernikako Juntetxean eta bertan hango eta hemengo e...

Gehiago irakurri

Plazara dantzara 2016 San Andresetan dantzan

2016/12/19

Plazara dantzara 2016 San Andresetan dantzan
Eibarko patroia dugu San Andres eta jai eguna da herrian. Hau honela, azaroaren 30ez, Kezkako dantzari txiki zein helduko ezin izaten diogu festarako nahiari eutsi eta eguerdi aldera Untzaga plaza, erromeria giroan, dantzaz betetzen dugu urtero. San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti - ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka - Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]

Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]