Orain arteko ekarpenak
16. Pitxuren ebakuntza
2021/02/23
Arratsalde ko jokoetan, saioko unerik goriena kauterek Jaunaren pertza konpontzen dutenean gertatzen da (erran behar da pertz zaharrak alimaleko zuloa duela eta kauterek hala nola Jaunaren pertza konpontzen dutela); Jaunak sos batzuk lurrera botako ditu ordainean eta kauter a ...
15. Laboraria eta laborarisa
2021/02/22
Laboraria eta Laborarisa, baserritarra eta bere emaztea, euskaldunen igandeetako jantziekin agertzen zaizkigu. Laborariak brusa edo jaka beltza darama eta lepoan zapi bat; praka ilunak (beltzak edo grisak) eta zapata beltzak, baita buruan ere kolore bereko txapela. Eskuan akuilua. Laborarisak ...
14. Txülülari eta atabalariak
2021/02/22
Txülülari eta atabalariak dira Maskaradetan soinu egileak beti. Ez baita musikarik gabe Maskaradak zer diren ulertzerik. Batzuetan, txülülariak ere ttun-ttunarekin batera jotzen du. Georges Hérelle-n ― filosofia irakaslea, Zuberoako artzaintza eta maskaraden ikertzailea, Pougy-sur-Aube (Champagne) ...
13. Barkoxeko Pitxu eta Fripu kauterak Muskildin
2021/02/19
Lan handia egin zuen Barkoxeko Pitxuk igande hartan. Gogoan dut gozatu nuela nola egin zuen hark bere papera.
Zuberotarrek Hegoaldean egindako dantza-saio eta Maskaradak aipatzearren, ondoren aipatu nahi dudan jai handi honen berri eman nahi dizuet, 2001ean Urretxu eta Zumarraga herriotan e...
12. Jauna eta Anderea
2021/02/18
Jauna da Maskaradaren gidaritza eramaten duen pertsonaia. Maskaradetako hierarkian pertsonaiarik garrantzitsuena da eta Xiberuko noblezia ordezkatzen du. Maskaraden arduraduna da eta denek obeditzen diote. Berari eta Anderea emazteari dagokie arratsaldeko emanaldiko buru izatea, eta, horregati...
11. Buhameak Maulen
2021/02/18
Buhameak astapitoenak dira, basakerietan ematen dute eguna. Buhame jaunak hala ere, bere manamentüak esango ditu. Hona hauek adibide gisa:
Arrunt emaiten dut lege berria, buhame orok ikasia: libre dugu iseiatzia, borda hutsetan deusen ez hartzia; lanian eskien ez tehutzia (zikintzea); atzaman...
10. Ni niz buhamien erregia!
2021/02/18
Agur, agur, herri huntako bizizaliak Zaharrak eta gaztiak Ernaiak eta antziak Adardünak eta mandduak (*) Paletak eta khülluak (**) Huna heben girela buhamiak Ezagütü beharrez khüllu famatiak (***) Berahala düzie jakinen nun giren kurritiak Bena lehenik nula giren batheiatiak
(*) Adardun eta adarr...
9. Zuberoako dantzak eta Maskaradak Hegoaldean
2021/02/17
Zuberotarrek dantzak Zuberoatik kanpo erakutsi dituzte aspaldian. D antzan-en jasorik den bezala 1929. urtean Nazioarteko Erakusketa arranditsua antolatu zuten Bartzelonan eta bertan Zuberoako dantza talde bat izan zen bertako dantzak erakutsiz.
Geroztik irtenaldiak egin dira gain...
8. Txerrero
2021/02/15
Aurkezten ari naizen erakusketa honi buruz, argazkiaren prozesuari dagokionez hainbat gauza esan nezake.
Erakusketa birtual honetan ageri diren argazkiak diapositibetan eginak dira. Argazkilaritzaren garai analogikoan emaitza ezin zen ikusi argazkia ateratzearen unean. Obturadoreari ekin eta arga...
7. Xorrotxak
2021/02/15
Xorrotxak, maskarada beltzeko gainerako pertsonaiak bezala kanpotarrak dira. Xorrotxek Frantziako Auvergne eskualdetik etorritako ohitura bat oroitarazten dute (izan ere iraganean, ikasiko dugun kerestuen lana bezala, xorrotxak ere herriz herri lanean mugitzen ziren).
Beti kantuz ...