Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Udaberriko jira-birak: Altsasutik Elizondora

Dokumentuaren akzioak

Udaberriko jira-birak: Altsasutik Elizondora

Uda bete-betean gara, baina udaberriko gure ibilerei buruzkoekin gatoz honako mezuan, atzean utzitakoak eguneratu nahiean.

Nafarroako Dantzari Txikien Eguna


Maiatzeraino eginen dugu atzera, izan ere, 17an Nafarroako Dantzari Txikien Eguna antolatu zuen Nafarroako EDBk. Sakanako herri ezberdinetan sakabanatu ziren talde ezberdinetako haurrak haien dantzak erakusteko, eta gure txikiei Altsasun dantzatzea egokitu zitzaien. Ordu erdi inguruko emanaldia egin zuten. Ondoren Irurtzunera abiatu ziren bertan, dantza talde partehartzaile guztiekin batera egitaldi nagusian parte hartzeko.





 

Ezpalak Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia


Maiatzaren 23an Ezpalak Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdiaren 3. edizioa egin genuen Iruñean. Karaktere dantzak edo dantza preklasikoak izan genituen ikusgai. Zuberoa, Provenza, Bizkaia, Eskozia eta Gipuzkoako dantza tradizioen arteko ezberdintasun eta antzekotasunak ulertzeko parada izan genuen eta zinez interesgarria egin zitzaigun jaialdia.













 

Nafarroako Trikitilarien Eguna


Ekainaren 6an Nafarroako trikitilariek haien eguna ospatu zuten Zizur Nagusian. Goizean kalejiran ibili ziren herrian barna eta eguerdian ekitaldi nagusia egin zuten udal plazan. Emanaldiari amaiera emateko eskola ezberdinetako irakasleek zenbait pieza jo zituzten eta gu ibili ginen haien doinura dantzan. Azken hilabeteotan Argia dantzari taldeko maisuekin, Dantzan-ikasiko ikastaroetan Andra Mari dantza taldeko kideekin eta Kepa Artetxerekin ibili gara Bizkaiko jota eta porrusalda zaharrak ikasten eta horiek plazaratzeko lehen parada izan genuen.


 




 

Elizondo


Ekainaren 28an berriz, Elizondon egon ginen dantzan Francisco Joaquin Iriarte zahar-etxetik deituta. Bizkaiko, Gizpuzkoako eta Nafarroako dantzak prestatu genituen emanaldi horretarako.















Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.