Tuterako festetan
Santiago egunez ezin izan ginen Elizondora joan, Tuteran baikenuen dantzarako zita. Aurten, laugarrenez, bertako Beterrik peñak gonbidatuta erriberako hiriburuko festetan izan ginen dantzan eta musika jotzen, arratsaldez.
Zenbait ingurutxo, jota, porrusalda eta jauzi dantzatu genituen hainbat plazatan eta tuterarrak ere animatu ziren gurekin dantzan egitera. Ordu t'erdiz ibili ginen karrikaz-karrika eta azkenerako motz egin zitzaigun egun horretako jarduna.
Tuterarren harrera, beti bezala, bikaina izan zen eta ia heldu den urtean ere bueltatzeko aukera dugun!