Terrassara goaz

2009/04/20
Terrassara goaz

Kezkako lagunek aurreratu dute haien blogean. Terrassara (Katalunia) goaz asteburuan -apirilak 24, 25 eta 26- haiekin batera "XXVIII Diada dels Bastoners de Terrassa" jaialdian parte hartzera.
><br>
Bastoners de Terrassa taldea 2007ko Ezpalak jaialdian Eibarren eta Iruñean izan genituen dantza egiten, eta aurten beraiek antolatzen duten jaialdian parte hartzera gonbidatu gaituzte.
><br>Nafarroako dantzak egiteko eskatu ziguten eta hartara, Otsagabiko, Jaurrietako eta Luzaideko dantzak eginen ditugu larunbateko eta igandeko emanaldietan
><br>