Dokumentuaren akzioak
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaren zortzigarrena, igandean
Heldu dira udaren azken hondarrak. Hasi dira hostoak gorritzen, haizea freskatzen, arratsak iluntzen... eta giro hori datorrelarik, hala ere, bihotza piztu egiten zaigu badatorrelako guretako egun handia. Handienetakoa behintzat.
Heldu den igandean, irailak 25 izanen dituenean, aterako dugu Iruñea zaharreko karriketara zortzigarren aldiz, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Ohiturazko gauzetan bezala, dena berdin, baina dena desberdin.
Hau izanen dugu programa:
- 11:30etan: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea
- 12:15etan: Prozesioa Aldapako elizatik
- 13:15etan: Ezpata-dantza udal plazan
- 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian
Ez da urtero hala izaten baina aurten bai, gonbidatu berezia izanen dugu musikan. Mixel Etxekopar Gotaineko haize-epailea helduko zaigu Xibero aldetik, xirula poltsikoan, txistua ahoan eta ttun-ttuna besapean. Euskaldunon hiri buruzagiko jendeak aukera izanen du hartara, bortuko jotzeko manera dastatzeko. Esperimentoa ongi aterako dela ez dugu dudarik.
Gure taldeko Ainara Ibañez, Veronica Ferreira, Eiande Aranburu, Iñaki Sagardoi, Enneko Ganboa, Aitor Huarte, Beñat Lopez eta Migel Fagoaga txistulari eta atabalariekin batera ariko da dantzarien kriskitinak dantzarazteko lanean Etxekopar.
Dantzan aldiz honako 40 lagunak:
- Kapitain: Ainara Ranera, Itziar Perez, Marta Zugasti eta Akier Perkaz
- Zerbitzari lanetan: Saioa Seminario
- Banderari: Joseba Lorenzo
- Bobo: Itxaso Martinez eta Julen Fagoaga
- Ezpata-dantzari: Hasier Moreno, Iñigo Gartzia, Saioa Zurbano, Eder Gartzia, Katrin Zugasti, Maider Sada, Unai Martiartu, Marino Goñi, Leire Leza, Osel Molinet, Uxue Perez, Ainhoa Urmeneta, Irati Sorbet, Irene Abrego, Martxelo Sotes, Miguel Angel Goikoetxea, Auritz Gartzia, Amaia Irigoien, Maialen Etaio, Maialen Ziaurriz, Edurne Arana, Irantzu Irigoien, Maria Izal, Itziar Zaldua, Shanti Diaz, Aitor Arana, Edurne Irigoien, Mikel Tristan, Maitane Monente, Bea Martinez, Izaskun Arriaran, Kote Goñi.
- Buruzagi: Aritz Ibañez
Eguraldiak orain arte bezala errespeta gaitzan desiratuz, igandera arte!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05