Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Badator Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Badator Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza

2017/09/22 09:55
Badator Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza

Argazkia: Iñaki Zugasti

Heldu den igandean, irailak 24, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza aterako dugu Iruñeko alde zaharreko karriketara, beste behin. Azken urteotan usatu bezala, 40 dantzarik osatuko dute segizioa eta abantzu txistulari alarde oso bat izanen dugu gibeletik, musikan: 12 ttunttunero eta atabalari.

Azken urte hauetako ezpata-dantzekin alde handirik ez, ez badira dantzarien postu aldaketa zenbait eta gaztetxoren baten debuten bat edo beste. Azpimarratzekoenak hauexek:

Zerbitzari lanetan Bittori Elizalde ariko da. Ezpata-txiki, Marta Zugasti, Mikel Tristan, Itziar Perez eta Auritz Garzia. Bobo zirikatzailearena eginen dute Edurne Irigoien eta Julen Fagoagak. Debutariak hauek izanen dira: Pablo Epaltza, Iradi Agirre, Aroia Gartzia, Itziar Gonzalez eta Edurne Turrillas.

Aurten ere ttunttunero lagun koadrila eder bat gonbidatu dugu egun berezi hau gurekin partekatzera. Garaikoetxea-Aranburu sendiko lagunak: Jose, Marian, Patxi eta Mintxo. Gure taldearendako oso hurbileko familia. Haien gurasoak, Javier eta Sagrario, taldeko lehen dantzarietakoak izan ziren 1949ko inguru hartan. Gerora, gure gonbidatuak, erraldoiekin edo bestela, kalean txistua jotzeko gure maisu/maistrak ere izan direla esan dezakegu, beraz merezia dute gonbitea!

Igandeko programa, ohikoa:

- 11:30etan: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea.
- 12:15etan: Prozesioa Aldapako elizatik.
- 13:15etan: Ezpata-dantza udal plazan.
- 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.