San Joan bezperako soka-dantza, bihar Arrotxapean
Iruñera Sanfermin urrina hedatzen hasten delarik, soka-dantza karrikaratzen dugu, San Joan bezperaz, Arga ibai ertzean. San Joan bezpera ostiralarekin egokitu da aurten, hau da, bihar —ekainak 23— eta beraz, ileak lorez apaindu, eztarriak argitu eta belauntxingoak airera joko ditugu, beste urte batez hemen garela ospatzeko.
- Arrotxapeko zubi ondoko belardian izanen da.
- Arratsaldeko 19:00etan.
- Gerizpean, ahal bada!
Plazer baduzue...