San Fermin txikiko bertso-afaria Lujanbio eta Mendiluzerekin
Ez da xuxenki dantzarekin lotutako zerbait, baina aurten bigarrenez (eta beraz, tradizioa da jadanik) bertso-afaria antolatu dugu San Fermin txikiko ostiralean (irailak 26). Mingain-dantzan ariko dira Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Biak ere, dantzarien modura, txapela baten azpian ederki moldatzen direla erakutsi izan dute. Ainhoa Aranburu ariko da gai-jartzaile.
San Fermin txikiko bertso-afaria:
- Noiz: Irailak 26, ostirala
- Ordua:22:00etan
- Non: Duguna elkartearen egoitzan (Maiatzaren 2a karrika, 9 behea)
- Prezioa: 20€ kafea eta kopa barne
Azken txartelak hartzeko oraindik garaiz zaudete. Bi bide dauzkazue horretarako: 663 58 10 23 (Iñaki) edo duguna@duguna.org posta elektroniko helbidean.