San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Parisen
Joandako urtarrilaren 31an Parisko Euskal Etxeko Gazteria dantza taldeak "Makila" ikuskizuna eman zuen Asnières-sur-Seine-ko Armand Béjard antzokian. Taldearen sorkuntzekin batera, irailean Iruñean egin ohi dugun San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza ere erakutsi zuten.
Iaz gurean izan zen dantza ikasten Hervé Trinquet Gazteriako kidea. Interes handia erakutsi zuten urratsen eta arropen zehaztasunak ikasten. Ikusi ahal izan ditugun argazkien arabera oso modu txukunean plazaratu zuten ezpata-dantza. Jantziei erreparatu baizik ez dago!
Beraz, Paristarrei zorionak!! Estimatzen diegu gure lana aintzat hartzea eta iradikizun bat baino ez: San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Parisen ematen hurrengoak gu izan gaitezela! ;-)
