Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

Dokumentuaren akzioak

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

Laugarren urtez karrikaratuko ditugu heldu den igandean, irailak 23 San Fermin aldapakoaren dantzak.

Ohi bezala 11:30etan abiatuko gara Errotxapeako zubitik eta handik, Aldapako elizara abiatuko gara, prozesioa bitartean, San Ferminen irudia laguntzeko. 13:15ak aldera udal plazan eginen dugu ezpata-dantza, eta ondotik, Aldapako kaperan, soka-dantza.

Protokoloa ohikoa izanen da, beraz:

  • 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
  • 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
  • 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza
  • 13:45 - Soka-dantza Aldapako San Ferminen elizan

Izan ere, aurten bigarrengo aldiz eginen dugu soka-dantza edo irradaka, egun osoko jardunari amaiera eman aitzin.

Bestetik, Alfonso Iturria tanborintero burlatar eta laguna helduko zaigu aurtengoan txistuarekin gure kriskitinak dantzan jartzera, taldeko gainontzeko txistulariekin batera. Hola, gure taldeko txistulari askoren maisu gisa emandako laguntza eskertu nahi diogu.

2012 honetan beraz, dantzari hauek hartuko dute parte gure dantzetan:

  • Buruzagia: Aritz Ibañez
  • Zerbitzaria: Nekane Martinez
  • Kapitainak: Amaia Irigoien, Mikel Tristan, Akier Perkaz, Julen Fagoaga
  • Ezpata-dantzariak: Mikel Irure, Marta Zugasti, Hasier Moreno, Gaizka Garde, Itsaso Martinez, Edurne Irigoien, Leire Leza, Xabier Garin, Itziar Perez, Rakel Gartzia, Aitor Arana, Martxelo Sotes, Edurne Arana, Ainara Ranera, Iñigo Gartzia, Joseba Lorenzo, Maitane Vicuña, Aitor Razkin, Luis Carretero, Izaskun Arriaran, Iñaki Iribertegi, Bea Martinez, Amaia Visus, Itziar Zaldua, Naiara Garzia, Javier Urtasun, Miguel Angel Goikoetxea, Kote Goñi.
  • Banderazaina: Angel Leza
  • Txistulariak: Alfonso Iturria, Ainara Ibañez, Eiande Aranburu, Enneko Gamboa, Iñaki Sagardoi, Veronica Ferreira, Beñat Lopez

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.