Rocamador-en 35. urteurrena ospatzen

2007/08/27
Zangozako Rocamador dantza taldeak 35 urte egin ditu aurten. Aspaldiko lagunak ditugu eta haien ospakizunetan parte hartzera gonbidatu gintuztenean ez genuen dudarik egin. Abuztuaren 25ean izan zen emanaldia Zangozako arkupeen plazan.

Rocamador-eko txikiekin, handiekin eta San Lorenzo-ko danzanteekin batera aritu ginen, Zuberoako dantzak egiten. Xabier Adrian-ek egin zuen Txerreroarena. Akier Perkaz-ek Kantiniersarena. Mikel Larunbe izan zen Gathuzain eta Joseba Lorenzo Zamaltzain. Aritz Ibañez aritu zen Entseinari lanetan. Enneko Ganboa eta Iñigo Solana aritu ziren txirula eta atabala jotzen, hurrenez hurren.

Izerdia majo bota ondoren (ah ze bero sapa!) afari ederra egin genuen dantzari eta musikari guztiok batera.

Zorionak Rocamador-i urteurrenagatik eta mila esker gurekin akordatzeagatik!

Hemen eta hemen urteurrenari buruz prentsak argitaratutakoa.

Hemen emanaldiko argazki guztiak (Argazkiak: Oskia Ugarte)

vero
vero
2007/08/28 10:37
que chulo!!! ZORIONAK ROCAMADOR TALDEARI
Irune
Irune
2007/08/28 21:23
Zorionak!