Dokumentuaren akzioak
Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako
Ordu batzuk baino ez dira falta iruindar guztiak dantzariz jantzi -izan ere jantzi zuri-gorria ez al da dantzari jantzia finean?- eta gure urtea bitan banatzen dituzten bestak har daitezen. Besta egun horietan dantzatzeko, batez ere, sortu zuen Iruñeko udalak gure taldea eta beraz, badugu zer egina heldu den egunetan. Hona Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetan:
- Uztailak 6, asteazkena, 13:30, Foruen plazan: Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia (Eltziegoko eta Luzaideko dantzak).
- Uztailak 7, osteguna, 9:45, Udal plazatik: Prozesioa eta ondotik, emanaldia udal plazan -14:30 inguruan- (Durangaldeko dantzari-dantza eta erregelak).
- Uztailak 8, ostirala, 9:30, Iruñeko erraldoi konpartsak bisita eginen digu eta balts bat eskaini.
- Uztailak 9, larunbata: Duguna eguna. Bazkaria eta gero gerokoak...
- Uztailak 10, igandea, 11:00etan Gazteluko plazan: Jauzien jaia, Duguna-ko musikarien doinuekin. 18:30etan San Jose plazan, Boiseko (AEB) dantzarien emanaldia
- Uztailak 11, astelehena, Errekoletak plazatik: Txikien eguneko kalejira-dantzaldia - 12:00etan emanaldia Gazteluko plazan-.
- Uztailak 12, asteartea, Zaldiko Maldikon: Atun-jana, Dugunako musikariek girotua
- Uztailak 14, osteguna, 10:45etan Udal plazatik: Zortizurrena. Ondotik -13:30ak inguruan- emanaldia Udal plazan bertan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05