Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzari baten xoko maitea

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzari baten xoko maitea

Iruñeko dantzari baten xoko maitea

Jose Mari Lacunza, bere xoko maitea den udal plazan dantzan (Arretxinagako ezpata-dantzako maisu-zahar)

Beste askotan bezala, kasualitatez -sareko harat-hunateko nabigazio horietako batean- ezagutu genuen atzo Zizunetea ekoiztetxearen Memoriadun xokoak proiektua. Bertan, Nafarroa Garaiko 27 bazter ezberdinei buruzko haien oroitzapenak kontatzen dituzte beste horrenbeste lagunek, labur-labur, halako mapa emozionala sortuz. Lagun horietako bat da Jose Mari Lacunza, Iruñeko udal dantza taldeko dantzari ohia, eta aukeratutako xokoa: Iruñeko udal plaza.

Bideoan -gazteleraz-, gogoratzen du udaletxea zutela haien dantzari lanen abiapuntu eta amaiera, udan Lapurdiko kostaldeko herri eta hirietara astebururo egiten zituztela emanaldiak eta Duguna ikuskizun hari buruzko zenbait zertzelada.

Jose Luis Garai
Jose Luis Garai, Iruñeko dantzariendako txistua jotzen

Jose Luis Garai txistulari birtuosoari buruzko hitz batzuk ere baditu Lacunzak. Iruñeko udal txistulari bandako kide izan zen Garay 1947 eta 1957 artean, eta dantzariekin ere sarritan aritu zen haien emanaldi eta bidaietan. Harreman berezia izan zutela aipatzen du Jose Marik.

Baina guk idatziz kontatzea baino, ez al da hobe haren ahotik entzutea istorio goxo hauek guztiak?

09 Navarra, Rincones con Memoria-DUGUNA - (Pamplona - Iruña) from zizunetea on Vimeo.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.