Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko batasunaren 591. urteurrena ospatu genuen

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko batasunaren 591. urteurrena ospatu genuen

2014/10/15 10:50

1423. urteko irailaren 8an, Nafarroako Carlos III Noblea erregeak Iruñeko garaiko 3 burgoak (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas) hiri bakar batean biltzeko ituna sinatu zuen. Ordurarte 3 burgoen arteko liskarrak ohikoak izan ziren eta itunaren bitartez, besteak-beste, batzuen eta besteen arteko harresiak deuseztatu zituzten.

Kontua da, zenbait urtetako etenaldiaren ondotik (hau ere segizioa bitartean sortzen ziren liskarren ondorio), Batasunaren Pribilejioaren ospakizuna berreskuratu zuela Iruñeko Udalak duela 3 bat urte. Aurtengoa 591. urteurrena izan da, beraz. Eta guri ere tokatzen zaigu ospakizun horietan parte hartzea. Udaletxetik katedralera segizioan igo eta meza bitartean merendua hartzea izaten da gure lanik garrantzitsuena.

20140908_181024

Behin indarrak hartuta, kontrako bidea egin (Katedraletik Udaletxera), eta han dantza batzuk eskaini genituen. Kasu honetan Cortes-eko "paloteado"ko baltsa, zinta-dantza bikoitza eta jota.

DSCN3407

DSCN3415

DSCN3424

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.