Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ikusgarria Luhuson martxoaren 17an

Dokumentuaren akzioak

Ikusgarria Luhuson martxoaren 17an

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak eskatuta, heldu den martxoaren 17an dantza ikusgarria eginen dugu Luhusoko Harri-Xuri gelan. Nafarroako dantzen sorta bat, bai eta Gipuzkoako eta Bizkaiko ale batzuk erakutsiko ditugu, beraz, bertan. Emanaldia 20:30etan izanen da eta sarrerak 12 euroko prezioa du (10 eurokoa EDBko bazkideendako eta 8-14 urteko gaztetxoendako, eta 6 eurokoa 8 urtez beheitiko haurrendako).

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza erakutsi eta ondotik bidasoaldeko zenbait, mutil-dantza, ingurutxo eta jostaketa dantza emanen ditugu. Zaraitzu aldeko Axuri-beltza eta Otsagabiko dantzen ondotik, Gipuzkoako soinu-zahar eta brokel-dantzako ale batzuk eta bukatzeko Durangaldeko dantzari-dantza, erregelak eta jota eta porrua eskainiko ditugu.

Emanaldi honetarako Baigorriko gaiteroen eta Gari Otamendi arrabitajotzailearen laguntza izanen dugu, eta aldez aitzin, hemendik, gure esker ona!


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.