Gure txikiak Berbinzanan
Otsailaren 28an, hilabeteko azkeneko igandean, gure txikiek Berbintzana herrian dantzatzeko aukera izan zuten. “Berbintzana Taldea: Euskal Kultur Elkartea”-k, Dugunako txikiak gonbidatu zituen herriko festak alaitzeko. Dantzatu baino lehen txokolate bero bat, gorputzak dantzarako berotzeko eta gosea baretzeko. Eguerdiko 13:30-tan mezaren bukaera iragartzen zuen azkeneko kanpai-hotsarekin batera, gure dantzari txikiak dantzan hasi ziren.
Dantzari heldutxoenak Gipuzkoako brokel-dantzako lau dantza eman zituzten: Makil-handiena, uztai-txikiena, brokel-makilena eta makil-txikiena. Gaztetxoenek aldiz, dantza ezberdinen sorta bat eman zuten, tartean Biarritzeko San Martin egunez egiten duten arku-dantza, Fandango eta Arin-arina eta Bourrèea. Emanaldia bukatzeko jauzi bat dantzatu zuten gure txikiek eta herriko jendea ere gonbidatu genuen dantzara. Emanaldia aitzin txokolatea eta emanaldiaren ondotik, luntxa. 
Hola bai!
Mila esker Berbintzanako lagunei eta hurrengo urtean esperientzia polit hau errepikatzea espero dugu.
Argazkiak Berbintzanako lagunek ateratakoak dira.
Bideoa ere badugu! ;)

