Ezpata-dantzari erraldoi bat

2017/08/25
Ezpata-dantzari erraldoi bat

Erraldoi txikien konpartsa ederra dute Ezpelur gaiteroek eta uda hasieran erraldoi berria mustu dute: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaria!! Aitor Callejak eraikitzen dituen erraldoiak beti dira eder-ederrak, baina honakoa bereziki ederra atxeman dugu guk!

Ekainaren 24ean, Sanjoan egunez, eman ditu bere lehen dantza-urratsak erraldoi berriak eta noski, hezur-haragizko ezpata-dantzariok ezin izan dugu estreinaldian huts egin. Kartoi eta egurrezko ezpata-dantzariaren inguruan belauntxingoa dantzatu dute ezpata-txikiek.

Momentuz hango eta hemengo festetan ikusi ahal izanen duzue ezpata-dantzari erraldoia dantzan, gaiten doinura, oraingoz. Auskalo inoiz, iraileko azken igandean, gainontzeko ezpata-dantzariekin batera ezpata-dantzan ikusteko aukera izanen ote dugun!

Argazkia: Aritz Ibañez