Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Euritan (soka-)dantzan!

Dokumentuaren akzioak

Euritan (soka-)dantzan!

2016/04/21 14:00

Urtarrilean, zorretan genuen San Blas eguneko soka-dantzaren kronikarekin etorri gintzaizuen -2015ekoarekin, alegia-, eta, gaurko honetan, aurtengoarekin. Beraz, hona 2016ko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, labetik atera berria!

Aurtengo Otsailaren 3an, ez genuen elur mehatsurik izan, baina lehengusina ikusle etorri zitzaigun, euria alegia -ez zen ikusle berezi bakarra izan, Joseba Asiron alkatea ere present iza baitzen-. Jantziak zipriztintzeaz gain ezpartinen zolan ere kolatu zitzaigun euria, dantzaren urratsak ikasi balitu bezala. Egunean zehar ere entsaiatzen aritu ote zeneko susmoa badugu, zolua blai eginda baitzegoen. Tira...

IMG_4402

Dantzariok, Katatxu tabernako giro epeletik irten eta San Nikolas elizako aterperantz abiatu ginen. Bertan pixka bat berotu eta luzatu genuen, eta 7:30etan ttanko, euriaren su-eten bat probestuz, eskutik heldu eta Julen Fagoaga aurreskuaren atzetik abiatu ziren dantzariak, Aritz Ibañezek sokaren gibela babesten zuelarik, atzesku.

IMG_4437

Aurten, erroskila postu batzuen faltak sortutako hutsunea probestuz, soka-dantza estreinatu genueneko toki berean egin genuen dantza, San Nikolas plaza plazan, eta ez han ondoko San Nikolaseko txoko estuan.

Gozo denden lurrinean bildurik, Julen eta Aritzek belauntxingoa dantzatu zuten eta horren atzetik, axeri-dantza, zortzikoa eta ingurutxoa goxo eta gustoz dantzatu genituen guztiok elkarrekin, espartinen ezpartzua gero eta gogorrago eduki arren!

IMG_4457

IMG_4495


IMG_4503

IMG_4501

IMG_4513

Dantzan amaitu eta Katatxu ostatura buelta, hantxe merendu goxoa eta, aldatzeko, oinetako lehorrak baikenituen zain! Bertan, edozein euri zaparradatik babesturik, merenduan berreskuratutako indarrekin, San Blasi gure eztarriak gordetzeko eskatu genion egunari dagokion legez!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.