Erripagainan, oraingoan, dantzari txikiekin

2022/06/12
Erripagainan, oraingoan, dantzari txikiekin

Iazko udan Erripagainan egin genuen Sanferminetako ez-emanaldien ordezkoetako bat. Auzo berria da Erripagaina baina jendez bete zen plaza eta giro goxoan aritu ginen dantzan. Oraingoan, maiatzaren 29an txikiekin dantzatzeko deitu gaituzte Erripagainako bizilagun elkartekoek eta nola ezetz esan!?

Gerizpea bilatuz, karpa baten azpian atondu digute plaza. Hiru dantzari taldetxorekin joan gara eta ordu bateko emanaldia eskaini diete gure txikiek haraino bertaratutakoei.

Gaztetxoenek Berako makil-dantza guztiak eta dantza-jauzi pare bat eman dituzte.

Argazkia: Erripagainako bizilagunak

Tartekoek, gure soka-dantzaren bertsio xinpletua egin dute:

Argazkia: Hasier Moreno

Koxkorrenek aldiz, Gipuzkoako brokel-dantzako hainbat dantza egin dituzte (makil-txikiena, uztai-txikiena, makil-handiena...):

Argazkia: Erripagainako bizilagunak

Emanaldaiaren ostean hamaiketako goxoa eskaini digute Erripagainatarrek. Horrela bai! Ruperrek dioen gisan, dei gaitzatzue ostera be, etorriko gara-eta!

Kronika hau probestu nahi dugu oroitarazteko, txikien taldean izena emateko deialdia zabalik dugula eta azpiko afixean direla gurekin harremanean jartzeko bide guztiak: