Ekaineko etxeko lanak: Nafarroako Dantzari Eguna, Altsasun
Ez gara gu azken urteotan oso Dantzari Egun-zale, baina Irurtzungo Orritz taldeko lagunek egindako eskaera tarteko, aurtengoan Sakanaldean eta Irurtzunen egin zen Nafarroako Dantzari egunean parte hartu genuen. Ekainaren 14ean izan zen eta programa honela banatua zegoen: 16:00ak aldera emanaldia Sakanako herri batean (guri Altsasu egokitu zitzaigun) eta 19:00etan talde guztien emanaldia Irurtzungo plazan.
Guk gure emanaldiaren berri emanen dizuegu hemen. Durangaldeko Dantzari-dantzako zenbait dantza eta soka-dantza eman genituen lehenik. Ondotik Tafallako dantzariak aritu ziren tarte batez eta geroago, Axuri-beltza eta Otsagabiko dantzak eman genituen. Gustora aritu ginen Altsasuko plazan dantzan. Lastima ikusle baino dantzari gehiago geundela emanaldian. Siestaren orduan dantzatzearen ajeak!
Baita Ilargi Iriartek grabatutako zenbait bideo ere:
Dantzari-dantza
Erregelak:
Axuri-beltza:
Otsagabiko dantzak:



