Bigarren urtez San Blas-eko soka-dantza

2014/02/12
Bigarren urtez San Blas-eko soka-dantza

Dagoeneko urte bat pasa da Iruñeko bi festa txikitan soka-dantza egiteko ohitura martxan jarri genuenetik. Aurten berriz ere, San Blas egunez, arratsaldeko 7:30etan eta San Nikolaseko txokoan, arratsaldeko hotzari aurre egiteko modu egokia bilatu genuen.

Txantxigorri opil, erroskila eta goxokien artean bide egin eta Mikel Tristan-ek eta Gaizka Gardek gidatu zuten soka-dantza.

Soka-dantza bukatuta omenalditxoa egin nahi izan genien Sagrario Aranburu eta Javier garaikoetxeari, taldeko sortzaile izandako eta gaur egun ere taldekide ditugun senar-emazteei. Esan bezala, 50. hamarkadan haiek egindako lana eta dantzarengatik ez balitz gu ez ginateke hemen, mila esker beraz!