Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Bi emanaldi eder egun bakarrean

Dokumentuaren akzioak

Bi emanaldi eder egun bakarrean

2015/12/17 23:55

Bihar mitosia egin eta bitan bananduko gara. Film hartako ahizpek zioten bezala, zuek Donostira eta gu Iruñera!

Bihar Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi omenduko dituzte Donostian, eta Gipuzkoako urrezko domina emanen diete. Juanan Iruñean jaioa denez eta biek ala biek Nafarroarekin lotura estua dutenez, Iruñeko ezpata-dantzariak omenaldian dantzan aritzea ideia ona iruditu zaie antolatzaileei. Eta gu pozez zoratzen omenaldian parte hartzeko aukeragatik eta lagun gipuzkoarrekin batera dantzan arituko garelako. Arratsaldeko 17:45ak aldera izanen da emanaldia eta 18:00etan domina emateko ekitaldia. Uste dugu sorpresa dela gure partehartzea, beraz, shhhhhh!!!

EDSF_004 (1)

Biharko bigarren emanaldia Iruñean izanen dugu, esan bezala. Arratsaldeko 19:00etan Migel Jabier Urmeneta, Iruñeko alkate - besteak beste- izandakoaren biografia aurkeztuko dute publikoki. Roldan Jimenok idatzi eta Asisko Urmenetak itzuli dute, Iruñeko alkate berezi izandako gizonari buruzko liburua. Gure taldearekin harreman berezia izan zuen Urmenetak, estu-estua, eta beraz, guretako izugarri pozgarria da biharko ekitaldian ere parte hartu ahal izatea. Bertan, Migel Jabierren senideak omentzeko soka-dantza berexi bat prestatu dugu eta  bihar dantzatuko dugu lehenbiziko aldiz.

urmeneta_gonb

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Duguna - Iruñeko dantzariak

Duguna - Iruñeko dantzariak

Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.

 

Duguna - Iruñeko dantzariak

Maiatzaren 2a karrika, 9 behea

31001 - Iruñea

Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus