Axuri-beltza, ikuskizun berezia, igandean, Bilbon
Iazko abenduan Donostin bezala, aurten Bilbon eskainiko du Argia dantzari taldeak, Axuri-beltza, ikuskizun berezia, azaroaren 14ean (igandean). Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik Jaurrietako dantza hau birsortu zutela 40 urte bete ziren iaz eta horren karietara ikuskizun berria eta berezia prestatu zuen iaz Argiak.
Dantzatuko dituzten dantzen artean, Irradaka, Almute-dantza, Lapurdi eta Nafarroa Behereko inauteriak, zazpi ahuntzen ipuin eta dantza, eta beste zenbait lan ikus daitezke, eta baita bi proposamen berri ere: zalduniote eta apostoluen dantza. Noski, Axuri-beltza bera ere bai amaitzeko.
Gure taldetik 27 dantzari eta musikarik parte hartuko dute Bilboko emanaldi berezi horretan.
Axuri-beltza
2010eko Azaroak 14, igandea,
Arratsaldeko 19:00etan
Bilboko Arriaga antzokian
Sarrerak eskuratzeko, hemen klik egin.