Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia, larunbatean Iruñean
Jaurrietako Axuri-beltza dantza birsotu zueneko 40. urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia sortu zuen Argia dantzari taldeak 2009. urtean. Heldu den larunbatean Iruñeko Gayarre antzokian eskainiko da Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako ikuskizuna.
Argia dantzari taldearen ibilbidean egindako zenbait lan biltzen ditu Axuri-beltzak, eta baita zenbait lan berri ere: Irradaka, Almute-dantza, Zalduniote, Lapurdi eta Nafarroa Behereko inauteriak, Apostoluen soka-dantza, Pericón, Fandangoa eta Habanera, Zazpi ahuntzen ipuin eta dantzak eta Axuri-beltza bera.
Axuri-beltza
- Azaroak 5, 20:00etan
- Gayarre antzokia - Iruñea
Sarrerak hemen eskuratzen ahal dituzue.
(Argazkia: Kezka dantza taldea)