Dokumentuaren akzioak
Aunitz urtez Iruñeko Gaitero eta Txistulariok!!
Iruñeko udalak segizio ederra du, barroko garaiko jarraigo haien oinordeko, hiriaren ospakizun arranditsuetan karrikara ateratzen duena: dantzariez gain, tinbalariak, klarineroak, mazolariak, erraldoi eta kilikiak, musika banda, txistulari eta gaiteroak.
Jesus Ramosek, Mikel Aranburuk eta bestek bildu dute Iruñeko zeremonialetan, menderik-mende parte hartu izan duten musikarien berri. Egonortasun eta kalitate gutxieneko bat bermatze aldera, aldiz, 1942. urtean gaitero eta txistulari udal bandak sortzeko agindu zuen Iruñeko Herriko-etxeak. Aurten, hartara, bete dira sortze horren 75 urteak. Eta nola ez, ekitaldi ezberdinen bidez ospatu dituzte Iruñeko Txistulari eta Gaiteroek haien diamantezko ezteiak.
Agian entzutetsuena, urriaren 8an, Pamplonesa musika bandarekin batera, Iruñeko Gaiarre antzokian eskaini zuten kontzertua izan zen. Ospakizun eder horretan parte hartzeko gonbitea hartu genuen guk ere —erraldoien konpartsarekin batera—, eta nola ezetz esan, ba!
Pamplonesaren laguntzarekin jotzeko, Iruñeko 7 dantza izeneko konponketa prestatu zuen Jesus Garisoain, bandaren zuzendariordeak. Udal txistulariek hartara, Hiru Burguen soka-dantza emateko soinua jarri ziguten.
Segidan, udal gaiteroek hartu zuten txanda eta Trokeo-dantzetatik Iruñeko ferietan, Pinpirin eta florian eta Muga gainetik jo zituzten.
Dorrearen puntaren puntatik biba bana oihukatuz opa izan genien txistulari zein gaiteroei, behintzat beste 75 urtean, hiri honen ospakizunak elkarrekin alaitzen jarraitzea!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05