Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Jon Maia: “Gauekoak izan daiteke konfinamendu baten kronika”

2020/05/26

Jon Maia dantzari eta koreografoak Gauekoak ikuskizunaren sorkuntza prozesua aurkeztu du Gipuzkoako Dantzaguneko ikasgela birtualeko sortzaileen leihoan. Konfinamenduak nola eragin dion eta aurrera begirako helburuak eta asmoak ere azaldu ditu. Arkaitz Miner musikariarekin eta Xabi Bandini abes...

Gehiago irakurri

Boise: Jaialdi 1990 Argia

2020/05/25

Argia dantzari taldea 1990an Boiseko jaialdian izan zeneko irudiak ditugu honakoak. AEBtan eginiko bi emanaldiko ageri zaizkigu, bata antzokian, bestea aire librean. Irudiak Lisa Korkostegik hartuak dira. Garai hartan Zortziko ikuskizuna eskaintzen ari zen dantzari taldea, bera, ikuskizun horretako hainbat dantza aurkeztu zituzten Boiseko Jaialdin. Auditorioko emanaldian, ezpata-dantza, uztai-txikiena, Jaurrietako axuri-beltza, erregelak, jota eta porrua, dantzari-dantza, godalet-dantza,  irradaka, eta kontra-dantzetako hainbat zati ikus ditzakegu. Bigarren zatia, aire libreko emanaldia, Juan Antonio Urbeltzek eta Lide Aranak aurkezten dute eta desafioa, axuri-beltza, Lesakako dantzak, dantza-luze eta Orbaizetako joku-dantzen zatiak jaso ditugu. Irudiak: Lisa Korkostegi. Jaialdi, Argia, Boise, 1990.

"Tradizioak ematen dizkigun lanabesei heldu nahi diegu sokak eten ez daitezen"

2020/05/21

Loinatz jaien atarian azken entseguekin beharko lukete Beasaien, baina aurtengoan festak bertan behera gelditu dira. Horrekin batera baita Loinatz jaietako dantzen ohiko formatua ere, baina beste modu batera bada ere, dantzatuko dutela azaldu digute Izaskun Salazar eta Mikel Sarriegi Aurtzaka dantz...

Gehiago irakurri

Irekita dago Dantzertirako sarbide probetarako izen-ematea

2020/05/19

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek izena eman ahal izango dute Dantzertin maiatzaren 11tik 26ra. Izena eman nahi duten hautagaiek on-line egin beharko dute. Goi mailako dantza ikasketak, gradu baten parekoak eta lau urteko iraupena dutenak eskaintzen ditu Dantzertik Bilb...

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzanek uhinetara egingo du salto

2020/05/18

Bizi dugun egoera berezia dela eta aurtengo Hondarribia Dantzan ekimena formatuz aldatu dute. Uhinetara salto egin eta sare sozialen bidez hainbat ekintza antolatu dituzte. Kemen dantza taldeak urtero maiatzean astebeteko programa antolatzen du Hondarribiko udalaren laguntzarekin; hitzaldiak, ikas...

Gehiago irakurri

Deba: Debarren Eguna 2020 San Roke ezpata-dantza

2020/05/18

Izurriaz babestu izana eskertzeko abiatu zen errituala errepikatu da Deban; ea oraingo izurri honen aurrean ere laguntzen duen. Ezpata-dantza dantzatu dute Debarren Egunean Gure Kai dantza taldeak eta Kalez Kale txistulari taldeak San Roke ermitan. XVI. mendean izurrite bati aurre egin nahian Debako harresiak itxi zituzten merkatari eta erromesentzat. Horiek Artzabal auzora bideratzen zituzten. Auzokideak gaixotasunagatik beldurrez eta kezkatuta promes egin zuten urtero San Rokeren irudia urtero prozesioan aterako zutela beraien burua babes zezan. Ordutik abuztuaren 16an prozesioan igotzen dira ermitara santuarekin eta ezpata-dantzariek laguntzen diete. Debarren Egunean ere dantzatzen dute ezpata-dantza. Coronobirusa dela eta aurtengo festa berezia izan da. Ezpata-dantzaren erritua bete ahal izan da, baina bideo bidez. Dantzariak maskara eta eskularruak jantzita grabatu dute ezpata-dantza eta erritua izan ohi den orduan, igande goizean argitaratu da ezpata-dantza sareetan. Irudiak: Gure Kai. Debarren Eguna, San Roke ezpata-dantza, 2020-05-18.

Leire Pagonabarraga: “Benetako aldaketa plazan egiten da”

2020/05/15

Gaur San Trokaz eguna ospatu ohi da Abadiñon eta bertako dantzariek urteko emanaldi garrantzitsuetakoa egiten dute. Leire Pagonabarraga (Abadiño, 1990) Abadiñoko Talde Batuak dantza taldeko dantzaria eta haurren irakaslea da. Aurtengo festetan ez dute dantzarik egingo, baina Abadiñon dantzak ez...

Gehiago irakurri

Markina-Xemein 1977 Zerutxu dantza taldea

2020/05/14

Markina-Xemeingo 1977ko Zerutxu dantza taldearen entseguetako irudiak ikus ditzakegu bideo honetan. Felipe Amutxastegi eta Mertxe ageri dira dantza-irakasle lanetan. Beroketak, dantzari-dantzako urratsak, arin-arina edota gorularien-dantzak erakusten ageri dira Felipe eta Mertxe Markina-Xemeingo neska-mutikoei. Manuel Garrido Palacios ageri da Felipe eta Mertxe elkarrizketatzen. TVEn Raices programa zuzendu zuen Garrido Palaciosek 1972 eta 1982 bitartean. Haurrekin jolasean hasten direla kontatzen dute Mertxek eta Felipek erritmoa barnera dezaten lehendabizi. Dantzak eta euskara mantentzea dela beraien helburua diote. 110 ikasle inguru dituzte eta egunero entseatzen dute talde ezberdinek 19:00-22:00. Badute transmisioaren eta dantzak irakasleen erreleboaren inguruko kezka, baina itxaropena dute dantzari gazteak handitzen direnean beraiek ere helduko diotela taldeari. Tokian tokiko dantzen ikasketan eta herrien arteko elkartrukea oinarritzen direla diote. Amaitzeko, mutikoek  zahagi-dantza dantzatzen dute. Irudiak: Raices, RTVE. Zerutxu dantza taldea, Markina-Xemein, 1977.

Gerrako euskal umeak erbestean dantzan

2020/05/14

Gerratik ihesi, 4000 ume Euskal Herritik Ingalaterrara erbesteratu ziren 1937. urtean. Southamptonen lehorreratu zen Santurtzitik umez beteta abiatutako Habana itsasontzia eta kanpamendutan antolatu zituzten. Erbesteratuen kanpamendu horietan euskal umeek egindako dantza emanaldietako bat ikus daiteke irudiotan. Poxpolin eta ezpata-dantzariak ageri dira, kalejiran lehenengo eta agintariena eta zinta-dantza eginez gero. Bizitokitzat izan zituzten dendak ikus daitezke dantzarien atzekaldean. Ume horietako askok ez zuen berriz beren jatorrizko familiekin elkartzerik izan eta Britainia Handian bizi izan ziren. The Basque Children bezala ezagutu izan dituzte. Gerrako euskal umeak erbestean dantzan, Filmoteca española, 1938-39 inguruan.

Gregorio Urionaguena eta Pedro Maria Lezameta dantzari geldiezinak hil dira

2020/05/13

Maiatzaren 12ak bi dantzari bizkaitar nekaezin eraman ditu, Gregorio Urionaguena Aitxu (Abadiño, 1917) eta Pedro Maria Lezameta Peto (Basauri, 1945) hil dira. Lezameta Edurre dantza taldean hasi zen dantzan 1957. urtean. Taldearen sorkuntzatik gaur arte dantzari eta euskal folkloreari lotuta ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"

Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com