Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pagolak lehen aldiz kaleratuko ditu maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Pagolak lehen aldiz kaleratuko ditu maskaradak

2023/11/20 07:50
Pagolak lehen aldiz kaleratuko ditu maskaradak

Maskaradak 2020. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Historikoki ez da maskarada eta pastoral tradizio handia izan duen herria Pagola, baina azken urteetan sendo dabiltza pagolarrak. Hogeita hamar gaztetik gora elkartu eta estreinekoz maskaradak prestatzen ari dira; 2024ko urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra 15 emanaldi iragarri dituzte.

2019an Domingo Garat pastorala kaleratu zuten, baina kasik 40 urteko hutsunearekin, 1982an prestatu baitzuten azken pastorala pagolarrek; Pette Basabürü izenekoa. 2019ko pastorala prestatzeko dantza eskola sortu zuten 2015ean eta dantzari guztiak hutsetik hasi ziren dantzak ikasten. Hasieran, Pette Jaragoien ibili zen irakasle lanetan eta orain Julie Ahaspek segitzen du lan horretan.

2024ko maskaradetako karguak banatuak dituzte eta orain buru-belarri dabiltza arizaleek ostiraletan edo larunbatetan egiten dituzten mustraketan. Azaldu digute beren kasa ari direla, "ez da nehor gidari, denek elkarrekin, gazteek, muntatzen eta eramaten dugun proiektua da. Bistan dena herritar batzuek laguntzen gaituzte beharrean girelarik edo galderak baditugularik".

Hemen 2024ko maskaradetan parte hartuko duten arizaleen izenak eta karguak:

Gorriak

  • Entseinaria: Xabi Etxart
  • Zamaltzaina: Xan Intxastoitxipi
  • Txerreroak: Idoia Lekarotz, Lore Teilagorri
  • Gatuzainak: Klea Etxart, Mattin Laskarai
  • Kantiniersak: Maika Bartaburu, Elisa Laskarai
  • Jauna: Olivier Metche
  • Anderea: Joana Intxastoitzipi
  • Laboraria: Janin Agerre-Lako
  • Laborarisa: Argitxu Exilar


Beltzeria

  • Xorrotxak: Eulali Agerre-Lako, Maitena Exilar
  • Kerestuak: Agosti Etxart (nagusia), Jokin Pagaburu, Denis Agerre
  • Kauterak: Ainara Agerre-Lako (Kabana), Mattin Boy (Pitxu), Julien Lagourgue, Jokin Pagaburu, Agosti Etxart
  • Buhameak: Xalbat Pagaburu (Buhame Jauna), Unai Pagaburu, Denis Agerre, Nicolas Bartaburu
  • Küküleroak: Joana Lekarotz, Iban Amestoi, Milo Thoreau
  • Marexalak: Iñaki Irigarai, Laura Karrikaburu, Gillen Intxastoitxipi, Mattin Idiart
  • Bedezia: Patxi Bartheborde

 

Egutegia: Maskaradak 2024

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.