Orain arteko ekarpenak

Musika eta dantza pintzelkadak Beasainen

2026/06/25

Musika eta dantza pintzelkadak Beasainen
Musika eta dantza errenazentistaren aztarnak berpiztu dituzte Beasainen “Musika eta Dantza Pintzelkadak” proiektuaren bidez. Duela bost mende dantzatu zitezkeen moduez dagoen ezagutza gaur egungo gorputzetara ekartzeko saiakera egin dute; elizako margoek iradokitzen duten unibertso kulturala dant...

Gehiago irakurri 2

Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala

2026/06/24

Ondorengo irudiak Hélène eta Jean-Michel Guicher-ek grabatutako filmaketa baten parte dira. Hor, 1966ean, Zuberoako Iruri herrian emandako Le Comte de Treville pastoralaren parte zonbait ikusi daitezke. Pastorala hori Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen. Grabaketaren parte gehiengoan Satan-dantzak ikusten dira. Zenbaitetan puntuak errepikatzen dira eta ez dira beti osoki agertzen. Horregatik zaila da erraitea zuzen zenbat dantza desberdin diren hor. Azken partean salbu beti binaka ikusten dira satan-dantzariak. Horra zeintzuk diren puntu desberdinak:00:22 - 00: 47 : Bürgübürü puntuaren parte zenbait ikusten dira. Puntu osoaren segida horela bildu zuen Guilcher-ek (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français 365-366 orrialdea):AA: Pas français eta bi frejat bakunBB: Fouetté - entrexatAA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.BB’: Pirouette, bi frejat bakun (Bi frejat doblekin bukatzen da puntua)00:48 Pas mignon eta moucheté.00:52 Fouetté eta tombé à gauche.01:03 Tombé luzia tombé entrexat eta moucheté.01:10 Gabota puntia eta pas-russe - Bi frejat doble.01:21 Pas-français, moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.01:44 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - Frejat dobleak.01:52 Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.02:04 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat.02:11 Pas mignon eta moucheté - Fouetté - Tombé à gauche.02:30 Pas français, Moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté02:46 Entrexat erresta eta moucheté - Pas français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - frejat dobleak02:56 Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Foueté - Tombé à gauche - Pas de té (gibleka) eta frajat bakun - Bi frejat doble03:35 Bürgübürü Puntua (AA, AA’, BB’)03:56 Entrexat herresta - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Gabota puntua eta pas russe - Bi frejat doble.04:35 - 04:42 Entrexat eta jeté04:42 - 04:56 Lau Satan : Bürgübürü Puntia (BB’, BB’)04:57 - 05:45 Satan dantza desberdin horien ondotik, zortzi gizonek osatzen duten talde batek dantza jauziak emaiten ditu. Dantzariak helduak dira eta janzkia daramate, batek salbu. Azken horrek jauzia dantzatuz bandera itzularazten du.Jauzi baten edo batzuen parteak baizik ez dira ikusten. Sinple lauetan eta pikha zonbait aparte, ez da beste askorik agertzen. Ez da nahikoa hemen dantzatzen den jauzia zein den erraiteko. Bukatzeko entrexatak eta frejat doblea egiten dute denek batera. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala

Gehiago irakurri

Iruñea 2026 Euskaltzaleon Martxako kalejira

2026/06/17

Joandako larunbatean, ekainak 13, Euskaltzaleon Martxa egin da Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Hiru zutabetan antolatutako milaka lagunek Gazteluko plazan bukatu dute haien ibilbidea eta han gertatu da ekitaldi nagusia. Hainbat hitzartze eta kantu erakustaldiren ondotik, martxaren deitzaileak dantzara gonbidatu dituzte bertaratutako guztiak. Zuhaitzen itzalpetik eguzki galdatara atera eta karrika-dantzan abiatu dira ehunka lagun, Arbola eta Debako martxa kalejiren doinura. Euskararen komunitatea eskuz-esku gorpuztu dute gisa horretan. Dronekin hartutako irudiotan kalejiraren sigi-sagak ikus ditzakegu ezohiko ikuspegitik. Iruñea 2026-06-12 Euskaltzaleon martxa. Kalejira. Irudiak: Euskalgintzaren Kontseilua.

Gehiago irakurri

Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara

2026/06/10

Txapeloaz, Chapelloise edo polka izenez ezagutzen den dantza azken urteotan Euskal Herriko festetan gehien hedatu denetako bat da. Erraza eta parte-hartzailea izanik, dantzak plazan bere lekua izateko tresna eraginkorra bihurtu da. Hedapen horretan funtsezkoa izan da Patxi Perez-en lana, berak ekarri baitzuen Euskal Herrira. Askok euskal dantzatzat jotzen badute ere, haren sustraiak nazioartekoak dira. Erabiltzen den musika Gwendal taldeak zabaldu zuen, eta Txapeloaz dantzaren jatorria, berriz, Suediako mixer motako dantzetan kokatzen da. Jatorriz, bikotez aldatzeko aukera ematen zuen mixer dantza zen; Euskal Herrian hedatu den aldaeran, ordea, bikote-aldaketa hori galdu egin da maiz. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Txapeloaz, Chappele de Bois-etik euskal plazetara, 2026-06-03.

Gehiago irakurri

Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

2026/06/09

Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta aurretik argitaratutako Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu eta oraingoan, pastoralaren bukaeran ohikoa den dantza-jauziaren irudiak dira hemen ageri direnak. Barkoxtarrek irabazi zituzten egun horretako antxerak eta beraz, haiek ari dira dantzan. Trajez jantzitako hainbat gizonezko, adin batekoak, agertzen zaizkigu. Moneinak ematen ari dira.  sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan) aitzina pika (2etan)... Esan bezala, dantzariak adin batekoak diruditen arren, dantzakera arina dute eta puntuak sendotasunez zerratzen dituzte. Dantzakera homogeneoa erakusten dute, baina tarteka dantzariren batek fantasiarako tartea ere hartzen du:00:22 segunduan, adibidez, pika eta hiru itzuliz egiten du dantzarietako batek. 00:47an Sinple lauetan, tombé luzeak eta zeinak eginez markatzen du beste batek. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Igeltsero ikasketak hasiko ditu 58 urteko dantzariak prekarietateak etsita

2026/06/01

Igeltsero ikasketak hasiko ditu 58 urteko dantzariak prekarietateak etsita
Euskal Herriko dantza garaikidearen nazioarteko izen nabarmenetako bat da. Dantza garaikidearen bidez emozioa, konpromiso soziala eta ikerketa estetikoa uztartu dituen dantzaria da. Nazioarteko bidea ireki duen dantzari erreferentea, bere lanen bidez erakutsi duena dantzak gaitasun berezia duela me...

Gehiago irakurri

Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala

2026/05/26

Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu —batzuk zuri-beltzean eta beste batzuk koloretan—. Pierre Bordazarre Etxahun Irurik idatzirik, Marcelin Hegiaphal-ek egin zituen errejent lanak eta Arnaud Lougarot-ek sujetarenak (Zantxo Azkarraren rola, alegia).00:23 Satanen dantza batekin abiatzen da filmazioa. Justuki, dantzariak ez ziren gotaindarrak izan. Hiru izan ziren: Allandu Bordazarre-Etxahün (Iruri), Beñat Patalagoiti-Bidalun (Altzai) eta Zunharretako Houret abizeneko dantzaria. Lehen satan-dantza baten bukaera erakusten dute irudiek frijat dobleekin. Ondotik, beste satan-dantza osoago bat erakusten digute atzetik hartutako filmak. AA-BB egiturako dantza egiten dute: Pas Francaise trompé - Frijat berestia (x2) x 2 Antrixat herrestan eta 2 antrexat (x4) Mozketa bat gertatzen da beste satan-dantza baten irudiak agertzen zaizkigu bat-batean. Antrexatak airean, frijat bakunak eta itzul-inguruak egiten dituzte gibelera dantzariek bi frijat dobleekin bukatu aitzin. Bürgüburüren puntua izan daitekeela iruditu zaigu.01:01 Jean Michel Guilcher ez den beste kameralari bat agertzen da irudietan —Jean Pierre Gestin zinemagile bretoindarra izan daiteke, Guilchertarrak laguntzera etorri baitzen Gotainera— beste kamera batekin pastorala grabatzen. Ehiztari ehizatua. Hartualdi berean Turkoen irteera bat ikusten dugu. Arizale bakoitzak besoak eta zangoak mugitzen dituen deabruaren panpina agurtzen dute beso zein makilekin. Pastoraleko beste zenbait jelkaldietako irudiak ikusten ahalko ditugu gero.01:40 Beste satan-dantza baten irudiak. Antrixat herrestan eta antrixat arruntak eginez aurreratzen dira dantzariak. Mozketa bat gertatzen da, baina aldetaranzko urratsak ere ikus ditzakegu: zeina, antrixat, frijat bakuna, tombé, frijat berestia…Grabazioaren beste mozketa batek ez digu aldairaren bukaera ikusten uzten. Satan-dantza berri baten irudiak ikus ditzakegu ordea: Barrikadako urratsa + Farusak gibelera… Irudia moztu egiten da berriz.02:07 Pastoraleko beste joko bat agertzen zaigu.02:24 Beste satan-dantza baten irudiak. Hauek ere moztuta ageri zaizkigu eta ezin ditugu puntu aldairak osorik ikusi. Besteetan bezala AABB egiturako 8 puntuko esaldiak osatzen dituzte printzipiozko puntuekin. Bigarren satan-dantza baten azken partea ere ikus dezakegu mozketaren ondotik.02:56 Pastoraleko beste hainbat jelkaldiren irudiak erakusten zaizkigu. Turkoen bat, Turko eta Kristien beste bat. 4:06 Bi aldeen arteko batailaren irudi iheskor bat agertzen zaigu, maiz Nafarroako Behereko ‘Euskaldunak’en doinuarekin egiten dena, eta halako dantza sinpletzat ere har dezakeguna. Jokalariak trostan aitzinatzen eta gibeltzen dira, aldeetako batek bataila irabazten duen arte. 04:37 Beste satan-dantza baten irudiak ikus ditzakegu orain, kasu honetan aurretik hartuak. Herrestan egindako antrixatekin aurreratzen dira dantzariak. Lehenago, atzekaldetik hartutako satan-dantza baten (01:40) aldaera bera da. 04:56 Pastoraleko koloretako irudiak ikusten ditugu oraingoan — Ez dugu argi egun berean bigarren kamera batekin grabatutako irudiak ote diren edo bigarren pastoral eguneko irudiak izan daitezkeen—. Pastoral aitzineko desfile edo kabalkadaren irudiak ikus ditzakegu aurrenik. Arnaud Lougarot da zaldi gainean, lehena. Ondotik lerro banatan arizale kristauak (urdinez) eta turkoak (gorriz). Herri barneko eta errepide nagusitik doazeneko irudiak ikus ditzakegu. Karroxa batean doaz apaiz eta aingeruak eta artzainen ardi saldoa ere ikus dezakegu ondotik. 05:43 Pastorala hasten deneko irudiak. Bi bandoak eszenara sartzen, eta elkar agurtzen ageri dira. Aitzin predikuko irudiak ere ikusten ahal ditugu, urrun samarretik hartuak. 06:49 Hiru satanak agertzen zaizkigu, galtza horiz eta jaka gorriz jantziak, lehen satan-dantza bat emanez. Irudiak moztuak dira eta ezin puntu segidari arrastorik hartu, bukaerako bi frijat dobleei ez bada. Hemendik aurrera, pastoral jokoa, satan puntuen plano laburrekin tartekatuz doaz hainbat minutuz. 07:52 Kristien eta Turkoen arteko bataila ikus dezakegu, ez osorik baina zuri beltzezko irudietan baino xehetasun handiagoz. Ondotik, berriz ere hainbat jelkadietako jokoak satan-dantzen pasarte laburrekin tartekatuz doaz. 09:33 Satan-dantza baten plano luzexeagoa eskaintzen digu oraingoan filmak. Hiru satanek honako segida egiten dute: Pas mignon eta moucheté      Tombé - entrexat eta moucheté Satanaren irudiak moztu eta jelkaldietakoek hartzen dute segida. 12:02 Satan-dantza berriz ere.  Pas français - moucheté eta entrexat Bi entrexat + tombé (x4) Irudiak salto egiten du Pas français gibelera - moucheté eta bi entrexat Frijat dobleak Pastoral jokoak jarraitzen du. Makilaren kolpez neurturako promenatzeak eta batailak ageri dira pasarte honetan. 13:29 Kristau eta turkuen arteko bataila ia bere osotasunean ageri da.15:05 Pastorala bukatzen ari da eta oraindik ere satan-dantza baten irudi laburrak ikusten ahalko ditugu. Zuri beltzezko irudietan ikusi dugunez, antrexat herrestanekin aurreratzen dira oraingoan ere eta ondotik, moucheté, antrexat eta frijat bakuna egiten dute aldeetara. Irudia mozten da une batez eta lehenago ere ikusi dugun barrikada hausteko urratsa eta farusak eginez, —dagozkion bi frijat dobleekin—amaitzen dute haien azken agerpena.15:29 Pastoraleko sortida edo amaierako irteeraren eta azken predikuaren irudiekin bukatzen da dokumentu luze hau. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Hondarribia dantzan, maiatzeko hitzordua dantzaren bueltan

2026/05/14

Hondarribia dantzan, maiatzeko hitzordua dantzaren bueltan
Hondarribiak maiatzaren 12tik 24ra Hondarribia Dantzan ekimena hartuko du, herriko dantza talde eta eragileek sustatutako egitarauarekin. Dantza herrira hurbiltzea eta belaunaldiak elkartzea helburua du azken urteetan Kemen dantza taldeak bultzatzen duen ekimenak. Egitaraua maiatzaren 12an hasiko...

Gehiago irakurri

Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak

2026/05/12

Irudi horiek 1963an grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Urte honetan, Pierre Bordazarrek idatzi zuen Zantxo Azkarra pastorala, Gotainen aurkeztua izan zen uztailaren 28an eta agorrilaren 4ean. Bi emankizun horien aurretik egina izan den entsegu bat ikusi dezakegu irudietan. 00:25 Pentze baten erdian gertaldirako antolatua izan den taulada bat dago. Bi aktore, makila eskuan, haien papera gogoratzen ari diren bitartean, taula gainean, dantzari batek puntu zonbait, doi doia, agertarazten ditu. Bere aurrean, eskaileren beherean, beste hiru gizon daude hari begira. Ondoko irudian, lehengo bi aktoreak haien lanetan segitzen duten bitartean, bi dantzari eskaileraren behekaldean, puntu zenbait prestatzen ari direla dirudi. Dantzari horiek Pastoralaren Satan-dantzariak dira. Bat batean atorra zuria duena, entrexantak eginez eskailerrak igotzen saiatzen da. Hortik aurrera, eskailerak atentzio guzien zentroa izanen dira. Gora, behera, denak daude helburu berdinarekin: entrexantekin eskailerak igo. Aurreko dantzaria berriro saiatzen da, laster bere dantzakideak lagundurik. Goraino igotzea lortzen badute ere, ez da zailtasunik gabe. 01:22 Bigarren parte batean, orain arte aipatu ditugun Satan-dantzariak, haien puntu segiden entsegua egiten ikusi daitezke. Plano desberdinetan grabatuak dira baina gehienetan atzekaldetik. Hemendik aitzina ikusten diren irudiak polikiago grabatuak dira. Musikarik entzuten ez bada ere, Satan-dantzarena da hor baliatzen dutena. Horrek esan nahi du puntuak AA/BB/A’A’/B’B’ egiturarekin antolatuak direla, nahiz eta irudi horietan ez den puntu segida oso bat ere agertzen. Hona hemen, erakusten dituzten puntu desberdinak: 01:22 - 02:02 Lehen puntua: Hemen bi lehen puntuak loturik ikusten dira. Segur izan gabe ere, badirudi horren ondotik datorrena, dantzaren segida eta bukaera direla, dantzariek frejat doblearekin puntua amaitzen dutenean. Irudietan parte bat falta bada ere, dantza berdina osatzen duten puntuak direla pentsatu daiteke: Pas mignon eta moucheté Tombé - entrexat eta moucheté Pas de té (atzera), frejat bakun Bi frejat doble (puntua bukatzeko)   02:02 - 02:35 Bigarren puntua (eskaileretan): Lehen ikusten zen moduan, eskailerak baliatuz egiten da hurrengo puntu segida. Taula gainera iristen diren bakoitzean, tombé puntua baliatzen dute bi dantzariek, itzuli erdia emanez, aurrera begira kokatzeko. Entrexatak (eskailerak igotzen) Tombé luzea   02:35 - 03:06 Hemen eta azken aldiz, ikusi daiteke eskaileren inguruan egiten duten dantza osoa. Zolan hasita, lehen puntu bat emaiten dute eta horren ondotik, orain arte hainbat aldiz saiatu zuten moldean, entrexata batekin maila bana igotzen dute, taula gainera iritsi arte eta puntua ohikoa den moduan segituz: Pas français - moucheté eta entrexat Entrexatak (eskailerak igotzen) Tombé luzea   03:07 - 03:47 Hirugarren puntua: Puntu multzo hori, askotan aipatutako Bürgübüru puntua da. Batixta Ager Bürgübüruk sortu zuen Satan-dantza horrek bazuen, dudarik gabe, arrakasta handia, garai hartako dantzarien artean. AA: Pas français eta bi frejat bakun BB: Fouetté - entrexat AA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun BB’: Pirouette, bi frejat bakun (bi frejat doblekin bukatzen da puntua)   03:47 - 04:16 Laugarren puntua: Puntu hori hasieran deskribatua den puntuaren errepikapena da. Ondoren datorren fuetté horren segida ote den ezin da segurtatu ikusten denarekin. Pas mignon eta moucheté Tombé - entrexat eta moucheté Fouetté   04:16 - 04:36 Bosgarren puntua: Hor ere badirudi puntu horiek dantza berdinaren parte direla, naiz eta ez diren parte guztiak ikusten irudietan. Pas français eta moucheté Erresta eta moucheté Pas français (atzera) - moucheté eta entrexat Frejat doble   04:51 - 05:19 Seigarren puntua: Segida horrekin bukatzen da bi satan-dantzarien demostrazioa. Aldi honetan ere ez dira parte guztiak ikusten, baina frejatekin bukatzen denez, badakigu puntuaren bukaera agertzen dela hor. Tombé à gauche Gabota puntua eta pas russe Frejat doble   Entsegua bukatu da eta Guilcher senar-emazteen aurrean antzeztokiaren prestakutzak egiteko momentua etorri da. Deabrua prest da. Laster pastorala hasiko da. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

4.000 herritar borobilean dantzan Erevan-en

2026/05/07

“Goazen dantzara!” lelopean, 4.000 dantzari elkarri eskutik helduta dantzatu dira Erevan-en, Armenian, Dantzaren Nazioarteko egunean. "Borobilean egindako dantza batasunaren ikurra da" adierazi du Artur Gasoyanek, Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionaleko zuzendariordeak. “Gure nazioak kulturaren inguruan batu behar du, eta dantza da nazio-identitatea hobekien ordezkatzen duen adierazpidea” adierazi du Avag Hambardzumyan antolaketa-taldeko kideak.  Izan ere, Errepublikaren Plazan dantzatu den Kochari (Armeniako dantza tradizionala) erraldoiaren helburua gizartea dantzaren inguruan biltzea izan da. Estatu mailako taldeak, hezkuntza-erakundeak, folklore-taldeak, eta Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionalari zein Armeniako Dantzarien Batasunari lotutako erakundeak izan dira bertan. Kochari, Harskhane eta Arzumani bezalako dantza tradizionalak dantzatu dituzte. Armeniako dantza tradizionala sustatzeko eta gizartean zabaltzeko asmoa duten kultur ospakizunen barruan, bigarrenez egin da ekitaldi hau. Irudiak: Armenpress, 2026-04-30

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan - Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña. Urbeltz-Arregi sendia.

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua: Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, [...]

Dantzan - Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan - Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan: - 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak - Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04) https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220104/barkoxen-agur-erran-ondotik-atharratzen-abiatuko-dituzte-aurtengo-maskaradak [...]

Dantzan - Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran [...]

Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]

Dantzan - Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "