Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Euskal Herriko eta Kataluniako taldeak Hernaniko XX. Dantzari Festan

2015/04/10

Apirilaren 18tik 25era bitartean ospatuko da Hernanin urteroko Dantzari Festa. Aurtengoa XX. edizioa izango da  eta Euskal Herriko zein Kataluniako dantza talde ugarik parte hartuko dute bertan. Dantza emanaldiez gain erakusketa eta erromeriak ere izango dira Hernaniko kaleetan. Hona egitaraua: ...

Gehiago irakurri

Azken maskaraden data aldatu da

2015/04/09

Apirilaren 18an egingo dute Idauze-Mendiko gazteek azken agerraldia herrian. Aurtengo maskaradak amaitzear dauden honetan, azken barrikaden eguna aurreratu dute, igandetik larunbatera. Beraz, adi! bertara hurbiltzeko asmorik baduzue gogoratu aurtengo maskaradei amaiera apirilaren 18an, larunbatean ...

Gehiago irakurri 1

Dantzerti, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi Mailako Eskola aurkeztu da

2015/04/01

Antzerkia eta dantza gradu mailan ikasteko aukera eskainiko duen eskola, Dantzerti, aurkeztu dute Bilbon Cristina Uriartek  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak eta  Arantza Aurrekoetxeak  Hezkuntza Sailburuordeak.  Ikasketa berri hauek 2015-2016 ikasturtean hasiko dira Ju...

Gehiago irakurri

Alan Lomax-ek 1952an grabatutako euskal dantzen doinu eta irudiak sarean

2015/04/01

Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarraren artxiboa sarean jarri du bere ondarea kudeatzen duen fundazioak. Lomax-ek berak sortutako Cultural equility elkartearen web guneak dagoeneko ikertzaileak mundu zabalean grabatutako 17400 audio sareratu ditu eta horien artean badira zenbait Euskal Herrian ...

Gehiago irakurri 1

Bolant eguna Luzaiden

2015/03/31

Pazko igandez, apirilaren 5ean izango da aurten Luzaideko Bolante eguna. Aste santuan bete-betean sartzeko gauden honetan Luzaiden prest daude aurtengo Bolant-eguna ospatzeko. Aurreko egunean ere, arratsaldeko 20:00etatik aurrera agerralditxoa egingo dute, baina urtero lez, igandea izango da egun n...

Gehiago irakurri

Kukai eta Asier Zabaleta Max sarien hautagaitza zerrendan

2015/03/25

Kukai dantza konpainia eta Asier Zabaleta dantzari eta koreografoa aurtengo Max sarien dantza alorreko hautagaitza zerrendetan daude. Arte Eszenikoen arloan urtean izandako lan eta profesionalak saritzen dituen Max sarien XVIII. edizioa izango da aurtengoa eta ondoko alorretan dituzte hautagaitzak ...

Gehiago irakurri

Euskal dantza talde queer bat sortzeko proposamena plazaratu dute

2015/03/18

"Dantzari kitzikatzaile baten gogoeta pertsonala eta politikoa" izenekoa argitaratu du  Kitzikaneko kide den  Ibai Fresnedok  topatu.infon . Bertan, euskal dantzaren alorrean planteatzu zaizkion inkoherentziak azaldu eta "bere sinismen eta aldarrikapen politikoek euskal dantza tradizionaletan ...

Gehiago irakurri

Iparraldeko dantza irudiak sarean

2015/03/18

1956an, Iparraldeko herriren batean hartutako dantza irudiak ikus daitezke INAk sareratutako filmazioetako batean. Kabalkada, kontra-dantzak, makilariak, Zuberoako dantzak, dantza-jauziak eta bestelako hainbat dantza ageri dira bertan. INA, Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutua da eta Eneko Bid...

Gehiago irakurri

Dantza zinemaren gaua La Fundicionen

2015/03/13

Dantzaren inguruko film laburren emanaldi gau bat antolatu du Bilboko La Fundicion-ek apirilaren 28rako, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez.  Filmeok Bartzelonako Choreoscope festibaleko 2014ko edizioan aurkeztutakoen aukeraketa bat izango dira eta asmo nagusia dantza...

Gehiago irakurri

Sarean da Bidebarrieta aldizkaria, dantzari buruzko artikulu mamitsuak barne

2015/03/10

Bilbo eta inguruetako giza eta gizarte zientzien alorrean egindako ikerketak jasotzen dituen Bidebarrieta aldizkaria sarean jarri dute nahi duenaren eskura. Artikulu guztien artean badira dantza aztergai dutenak ere, Iñaki Irigoienen Las fiestas de Bilbao: Danzas y músicas entre los siglos XVI- ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com