Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Ikerketa Dantzan kongresua egingo da Bilbon azaroaren 14tik 16ra

2014/10/23

Dantzaren ikerketa sustatzeko asmoz sortutako "Danza más Investigación" elkarte espainiarrak bere hirugarren kongresua antolatu du eta oraingoan Bilbon burutuko da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Hona hemen egitaraua: Ikerketa Dantzan III Kongresu Nazionala 2014ko azaroaren...

Gehiago irakurri

Bakuna show ikuskizuna prestatzen ari da Zuberoako Kompany Beritza taldea

2014/10/21

Hamalau dantzari zuberotar elkartu dira Edu Muruamendiaraz-en koreografiarekin eta Johane Etxebest-en zuzendaritzapean prestatzen ari den Bakuna Show, xiberoko dantza ikusgarri honetarako. Datorren azaroaren 7an eta 8an, Mauleko Jai Alain izango du estreinaldia ikusgarriak. Zuberoako dantzetan ...

Gehiago irakurri

"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta

2014/10/14

Sei hitzaldi antolatu ditu Nafarroako Dantzarien Biltzarrak udazken honetarako Nafarroa Beherea eta Iparraldeko folklorea ardatz hartuta. Miguel Angel Sagaseta, Kepa Fernandez de Larrinoa, Jon Iruretagoiena, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut, Filipe Oihanburu eta Xabier Itzaina izango dira hiz...

Gehiago irakurri

Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk

2014/10/13

Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka deialdia egin du. Bekaren diru kopurua 1.000  €-koa izango da. Bestalde, bideo lehiaketa antolatu du, eta hor hiru sari,  600 €, 400 € eta 200 €-koak banatuko dira.  Folklorearen ikerketa be...

Gehiago irakurri

Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian

2014/10/13

Datorren urriaren 23an, "Domeketako Erromerie" izeneko mahai-ingurua egingo da Torrebillela aretoan. Aritz Martin Bosch-ek gidatuta, Roberto Etxebarria Goikoetxea eta Kepa Otaegi Garcia arituko dira hizlari. Roberto Etxebarriak "Mungia eta inguruko herrietako erromeriak, musikariak eta musika-tres...

Gehiago irakurri

Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu"ri elkarrizketa Euskadi Irratian

2014/10/10

Asteburuan egingo diote Erromeria Kantuz eta Dantzaz omenaldia Jose Luis Etxebarria Goiri-ri Bilbon, eta hori dela eta Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Txelu. Begoñan jaio eta hazi zeneko kontuak, dantzan hastapenak, Jose Antonio Agirren ezkontzan dantzatu zuenekoak, Donibane Garazin lehend...

Gehiago irakurri

Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan

2014/10/09

Urrijena Iurretako dantzarien festa handia da. Bost urtetik behin ospatzen da, eta herrian dantzari izandako guztiek parte hartzen dute bertan. Guztiek? Tira, ez, oraina urte dantzari gizonezko guztiek parte hartu izan dute. Aurten lehen aldiz Iurretan dantzari izan diren emakumeek ere parte hartuk...

Gehiago irakurri

Jean-Michel Guilcherren omenezko jardunaldi zientifikoak antolatu dituzte

2014/10/06

Dantza ikertzaile aitzindariak 100 urte bete dituela ospatzeko bi jardunaldi zientifiko antolatu dira urrirako eta azarorako. Euskal dantzaren alorrean Guilcherrek egindako ekarpenari buruz Thierry Truffaut eta Xabier Itzaina arituko dira bertan. Urriaren 18an Creteil-en eta azaroaren 14an eta 15ea...

Gehiago irakurri

Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon

2014/09/30

Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Datorren urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaial...

Gehiago irakurri

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2014/09/26

Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com