Dokumentuaren akzioak
Asocolon kolonbiar elkarteko kideak Folk lore 15 jaialdian
Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore jaialdia Apirilaren 18 eta 19an ospatuko da aurten. Urtero lez larunbatean Iruñeko kaleetan izango dira dantzari eta joaldunak, eta igandean, aldiz, Uhartekoetan. Euskal taldeez gain Nafarroako kolonbiarren Asocolon elkarteko dantzari taldea ere izango da Nafarroako hiriburuan eta Uharten. Hona hemen egitaraua:
Folk lore 15
Larunbatean Iruñeko alde zaharrean:
- 11:30etan: Dantzari txikien kalejira Errekoletos plazatik. Partaideak: Murixka (Lezo), Erentzia- Errenteria musical (Errenteria), Amets-Bide (Ordizia), Idoskia (Atarrabia), Larraiza (Lizarra), Orritz (Irurtzun), Elai Alai (Lakuntza), Galtz Orratz (Uharte Arakil), Rocamador (Uharte-Arakil) eta Amaiur (Iruñea).
- 13:30: Dantza ikuskizuna Burgoen plazan.
- 15:30: Animazioa eta eskulanak Burgoen plazan.
- 16:30: Dantza tailerra Burgoen plazan. Asocolon (Kolonbia).
- 18:00: Kalejira Iruñeko alde zaharretik. Partaideak: Ibai-Lorak Dantza-Taldea (Zalla), Asocolon (Kolonbia), Oberenak eta Mutiko Alaiak fanfarreak eta Joaldunak (Uharte eta Atarrabia).
- 20:00: Ikuskizuna Burgoen plazan. Partaideak: Ibai-Lorak Dantza-Taldea (Zalla), Asocolon (Kolonbia) eta Amaiur dantza taldea (Iruñea)
Igandean Uharte herrian:
- 11:30etan: Dantzarien kalejira san Juan plazatik. Partaideak: Eugiko dantzari txiki taldea, Bizkarreteko dantzari txiki taldea, Bizkarreteko helduan dantzari taldea, Uharteko helduen dantzari taldea eta Uharteko Joaldun txikiak.
- 13:30etan: Ikuskizuna San Juan plazan. Partaideak: Eugiko dantzari txiki taldea, Bizkarreteko dantzari txiki taldea, Bizkarreteko helduan dantzari taldea eta Uharteko helduen dantzari taldea.
Informazioa: Amaiur Dantza Elkartea.
Dokumentuaren akzioak