Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Trisha Brown konpainia Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Trisha Brown konpainia Iruñean

2015/04/16 11:30

Trisha Brown konpainiak, In plain site lana eskainiko du Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko museoan asteburuan. Koreografo estatubatuarra dantza postmodernoaren aitzindarietako bat da. 60 eta 70. hamarkadetan sortutako mugimenduak ezagun egin zuten Trisha Brown eta mugimendu horiek dira In plain site lanean erabiltzen dituenak. Mugimendu horiek, ordea, leku ezberdinetara eramaten ditu oraingoan, eszenatoki berrietara egokituz.

Emanaldiak eta taillerak eskainiko dituzte Nafarroako Unibertsitatearen Museoan bihar eta etzi:

  • Apirilak 17, 13:00etan, Museoko erakusketa korridoreetan performancea, kultura profesionalei zuzendua baina pubilo guztiari irekia.
  • Apirilak 17, 19:00etan, Museoko erakusketa korridoreetan performancea.
  • Apirilak 18, 12:00etan, Museoko erakusketa korridoreetan performancea.
  • Apirilak 18, 16:00etan, dantzarientzat taller/masterclass-a, Museoaren auditorioan.

Trisha Bromw Aberdeen-en (Whashingtonen) jaio zen eta 1958an Mills College-en dantzan lizentziatu zen. Hurrengo urteak ere ikasten eman zituen baina 1961ean, New Yorkera iritsi zenean hasi zuen bidea bere dantzari eta koreografo karrerak. Urte bete beranduago Judson dance Theater berregilearen sortzaileetako bat izan zen, dantzari esperimentalekin lanean aritu zen denbora askoz eta 1970ean Trisha Brown Konpainia sortu zuen. Ordundik izan zuen dantza garaikidea taula gainetik ateratzeko nahia eta lan ugari egin zituen pareta eta teilatuak aprobetxatuz. Pintura, irudiak eta soinu ezberdinak txertatzen ditu bere lanetan, eta guzti honegatik da askorentzat dantza postmodernoaren ama.

2011 eta 2012 urteetan Trisha Brown konpainiak aurkeztutako lanen irudiak:

Trisha Brown: In plain site

  • Data: Apirilaren 17a, ostirala.
  • Ordua: 13:00etan eta 19:00etan.
  • Tokia: Nafarroako Unibertsitateko museoa.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Trisha Brown.
  • Zuzendari laguntzaileak: Carolyn Lucas eta Diane Madden.
  • Dantzariak: Cecily Campbell, Marc Crousillat, Olsi Gjeci, Leah Ives, Tara Lorenzen, Jamie Scott eta Stuart Shugg.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.