Orain arteko ekarpenak
Durangaldeko dantzen ikastaroa Bilbon Bizkai Elkartearen eskutik
2015/04/24
Durangaldeko dantzen inguruko XIV. ikastaro trinkoa antolatu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak maiatzerako. Sabin Egiguren Apraiz izango da dantza-maisua. Hauek ikastaroaren inguruko datuak:
Durangoko Merindadeko Folklorearen XIV. ikastaroa:
Dantza irakaslea. Sabin Egiguren Apraiz.
Ika...
Kukai finalista Max sarietan
2015/04/24
Kukai konpainiaren bi hautagaitza Max sarietako finalena izango dira. Martxoan aurreratu moduan, bost izendapen jaso zituen Kukaik, eta haietako bi kategoriatan lortu du saria jasotzeko aukera; dantza interprete talde onenaren kategorian eta ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren kategor...
Arregi, Urbeltz, Zabaleta, Arrieta eta Filgueira 2015eko Gipuzkoako Dantza Sariak
2015/04/23
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen dituen Dantza Sarien 13. edizioan Aitor Arrieta, Asier Zabaleta, Merche Filgueira, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi sarituko dituzte aurten. Dantzaren hilabetea amaitzear dagoela, apirilaren 25ean, larunbatean, egingo dute Dantza Sarien ekitald...
Israel Galvanen 2015eko Dantzaren Eguneko mezua
2015/04/22
"Ez dakite baina denak dantzan daude!" dio Israel Galvan-ek Dantzaren Nazioarteko Egunerako idatzi duen mezuan. Jendea dantzan ikusten du Galvanek edozein tokitan, "kalean mugitzen daudela, taxi bat eskatzen daudela, forma, estilo eta desitxura ezberdinetan mugituz". Desio bat ere zabaltzeko baliat...
Berriozarren ospatuko da 2015eko Euskal Herriko Dantzari Eguna
2015/04/21
Ekainaren 27an Berriozarren ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Goizeko 11:00etan hasi eta gaueko ordu txikiak arte dantzaz beteko da herria. Hona egitaraua:
Euskal Dantzarien Eguna 2015
12:00-13:30 Autoktonoe...
Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu" hil da
2015/04/20
Jose Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-maisu, abesbatz zuzendari eta txistularia hil da 90 urterekin. Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, ...
Trisha Brown konpainia Iruñean
2015/04/16
Trisha Brown konpainiak, In plain site lana eskainiko du Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko museoan asteburuan. Koreografo estatubatuarra dantza postmodernoaren aitzindarietako bat da. 60 eta 70. hamarkadetan sortutako mugimenduak ezagun egin zuten Trisha Brown eta mugimendu horiek dira In plain s...
Kalean da Dantzariak aldizkariaren 59. zkia
2015/04/15
Euskal Dantzarien Biltzarrak 2014an burututako jardueretako batzuen kronikak, urteurrenak egin dituzten dantza taldeei buruzko albisteak, eta Enkarterriak, Zuberoa, Abaltzisketa edo Fustiñanako dantza eta tradizioen inguruko artikuluak dakartza besteak beste Dantzariak aldizkari berriak. Franci...
Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
2015/04/14
Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen...
Asocolon kolonbiar elkarteko kideak Folk lore 15 jaialdian
2015/04/13
Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore jaialdia Apirilaren 18 eta 19an ospatuko da aurten. Urtero lez larunbatean Iruñeko kaleetan izango dira dantzari eta joaldunak, eta igandean, aldiz, Uhartekoetan. Euskal taldeez gain Nafarroako kolonbiarren Asocolon elkarteko dantzari taldea ere izan...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...


