Orain arteko ekarpenak
Dantza tradizionaleko zenbait ikastaro han eta hemen
2014/11/18
Datorren asteburu eta ondoko asteetarako euskal dantza tradizionalaren inguruko hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu dira han eta hemen. Jota eta porru ikastaroa Andra Marirekin, Thierry Truffaut-en inauteriei buruzko hitzaldia, Jon Iruretagoienaren eskutik Lau urrats eta kitto ikastaroa, Filip...
0927. zelda dantza ikusgarria prestatzen ari da Zarena Zarelako
2014/11/17
Datorren abenduaren 13an estreinatuko du Zarena Zarelako taldeak bere ikuskizun berria: 0927. zelda. Luhuson, Harri Xuri gelan izango da estreinaldia eta ondoren, abenduaren 20an Irisarrin, Airoski gelan eskainiko da emanaldia, hau Ortzaizeko ikastolak antolatua. Presondegira begira jarri da Zar...
Igandean estreinatuko da Biarritzen San Martin ezpata-dantza
2014/11/07
Azken egunotan Biarritzeko kaleetan ikusi dira ezpata-dantzariak, azken entseguak eta prestaketa lanak egiten. 37 ezpata-dantzari eta 24 arku-dantzari Biarritzeko ingurune polit eta berezietan ikusteak irudi ederrak utzi ditu dagoeneko, eta ikusmina piztu du Maritzuli konpainiaren ekimenak. Igandea...
Gerra eta soka-dantza Salonikan eta Berrizen
2014/11/07
Salonika, 1916. Lehen Mundu Gerra bete betean eta serbiar eta britainiar soldaduak soka-dantzan elkarrekin. Berriz, 1939. Espainiako Gerra Zibila bukatu da, soldadu frankistek Andikonako baselizan festa antolatu dute, prozesioa eta soka-dantza. Gerra gordinean batzuk, gerra oste latzean besteak, so...
Euskal Herria Dantzan jaialdia Getxon Itxas Argiaren 50. urteurrena ospatzeko
2014/11/06
Getxoko Andra Mari elizaren elizpean sortu zuen 1964. urtean Itxas Argia kultura elkartearen dantza taldea. Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari dira 2014an, eta antolatutako ekitaldien artean, Azaroaren 15ean Euskal Herria Dantzan jaialdia antolatu dute. Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), R...
Dantzariak nagusi izango dira Argentinako La Platan ospatuko den Euskal Astean
2014/10/31
Bihar, azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Astea (Semana Nacional Vasca) La Platan eta astebetez pilota, euskal literatura, euskal zinema, euskal abesbatzak eta euskal dantza izango dira Argentinako hirian. Ekitaldi nagusiak azaroko bigarren asteburuan, azaroaren 8an eta 9an ospatuko dira.
Azaroar...
Txelurekin kantuz eta dantzan jaialdiaren bideoa osorik ikusgai
2014/10/30
Euskal dantza eta musika alorrean lan handia egindako Jose Luis Etxebarriaren omenez Bilboko Campos antzokian 2014ko urriaren 12an eskainitako ekitaldia eskaini du ETB1-ek urriaren 25rean. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek eta Arka...
Five Days to Dance zineetan ikusi ahal izango da azaroan
2014/10/29
Goiz batean, dantza bikote bat Donostiako Larramendi Ikastetxean agertzen da. Astelehena da eta ikasleei iragartzen diete bost egun dauzkatela eszenatokira igo eta dantza egiteko. Koreografia prestatzen hasten dira eta bost egunez dantzaren inguruan ibiliko dira jira biraka. Horrek gazte talde ba...
San Martin Ezpata-dantza estreinatuko da azaroaren 9an Biarritzen
2014/10/28
Aurrera doaz San Martin ezpata-dantzaren prestaketa lanak eta San Martin egunaren bezperetan, azaroaren 9an, Biarritzeko karrikak izango ditu estreinaldiaren eszenatoki. Maritzuli konpainiaren ekimena bada ere, hainbat talde eta elkartetako dantzariak dira inplikatuak bertan. Bi taldek osatzen du...
Nafarroako Dantzen Atlasa sarean dago dagoeneko
2014/10/24
Poliki-poliki betetzen eta osatzen joango da, baina dagoeneko ikus daiteke Nafarroako Dantzen Atlasaren etxea sarean. Oraingoz, eduki gutxi batzuk ditu argitaratuta, baina Ortzadar elkarteak urteetan egindako lan eskergaren emaitza leiho horietatik agertzen joango da datozen hilabeteetan. Nafarroak...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.