Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Folklore ikerketa bekaren eta bideo lehiaketaren 2015eko deialdiak egin ditu EDBk

2015/02/18

Iaz egin bezala, aurten ere folklore ikerketa eta bideo lehiaketa antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrrak. 1000 €-ko poltsa du bekak eta bi deo lehiaketan berriz hiru sari izango dira, 600 €, 400 € eta 200 €-koak.  Folklorearen ikerketa beka EDB 2015 Gaia: D antza eta musi...

Gehiago irakurri

Umetako ametsa bete du Ion Agirretxek On Kixote balleta dantzatuz

2015/02/16

Hamar urte zituen Ion Agirretxek On Kixote balleta lehen aldiz ikusi zuenean. Gaixorik zegoen eta hura ikusita dantzari izan nahi zuela erabaki zuen. Ametsa bete du egunotan dantzari donostiarrak, Flandeseko Erret Balletak eskainitako On Kixote balletean Basilioren papera dantzatu baitu. Poz h...

Gehiago irakurri

Hemen dira inauterietako data nagusiak

2015/02/09

Urtarriletik daude Euskal Herriko zenbait txoko inauterietan murgildurik eta maskarada, puska biltze, inauteri-dantza, mozorro, txantxo, joaldun eta kaskarotak ikusi ditugu dagoeneko han eta hemen. Inauteriak neguko epe luze batean ospatzen dira, baina datozen egunetan ospakizunek eztanda egingo du...

Gehiago irakurri

Jean Michel Guilcherri elkarrizketa Xabier Itzainak

2015/02/04

Xabier Itzaina k  Jean-Michel Guilcherri egindako bi elkarrizketaren pasarteak argitaratzen dira hemen. 2008ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an, Meudon-en,  Jean Michel eta Hélène Guilcher-en etxean egin ziren elkarrizketak. Elkarrizketa horietako zati handi batzuk transkribatu eta Guilch...

Gehiago irakurri

Txantxo, puska-biltze eta dantzariak Lizartzako inauterietan

2015/02/03

Inauteriak egun bereziak izaten dira Lizartzako herrian eta aurten ere iritsi dira horrenbeste esperotakoak. Urtarrilaren 31an hasi eta datorren asteburuan ere jarraituko dute jai giroan Lizartzan. 1994an berreskuratu zituzten inauteriak eta aurten 22. urteurrena ospatzeko gogoz datozela eta, berea...

Gehiago irakurri

Dantza Plazetan 2015 Bilbon

2015/01/30

Aurten Dantza Plazetan programaren 14. edizioa izango da Bilboko kaleetan. Udalak,  Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta hiriko zazpi dantza taldek antolatzen dute egitasmo hau. Honako dantza talde hauek hartuko dute aurten parte antolatu diren 46 emanaldietan: Bihotz Alai Dantza Taldeak, Gaztedi Da...

Gehiago irakurri

Ballet Biarritzen Errauskiñe balletaren sortze prozesua zine aretoetan

2015/01/28

Notas en movimiento, Ballet Biarritzek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Errauskiñe balletaren inguruko dokumentala urtarrilaren 30ean Donostiako Printzipe zinemetan proiektatuko da. Oskar Tejedorrek zuzendutako koprodukzio euskal-frantses honek Mandalain Ballet Biarritzen azken ...

Gehiago irakurri

Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak

2015/01/26

Gerra-ostetik, 70 urte inguruz desagertuta egon den aurreskua berreskuratu dute Barakaldoko Laguntasuna Elkarteko dantzariek San Bizente auzoko jaietan, urtarrilaren 25ean. Josu Larrinaga ikertzailearen azterketa baliatu dute zazpi hamarkadaz lozorroan izan den dantza berrregiteko.  Meza ostea...

Gehiago irakurri

Dantzarako makilak prestatzeko garaia

2015/01/22

Udaberri eta udan dantzarako beharko diren makilak prestatzeko garaia da negua.  Fustiñanako Barde Riberako eta Cabanillasko paloteadokoek udarako behar dituzten makilak prestatzen auzolanean batera lan egin dute aurten. 1980an dantzan hasi zirenetik egiten dute Fustiñanako paloteadokoek lan hau...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Badatoz — eta zenbait lekutara, Aniz, Elgorriaga edo Beskoitzera adibidez iritsi dira dagoeneko — aurtengo inauteriak. 2015eko aratoste data nagusiak azpian azaldutakoak badira ere zenbait herritan pasa den asteburuan ekin diete neguko festa hauei. Egutegi honekin, aurreko urteetan bezala, ha...

Gehiago irakurri 7

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan on Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com