Orain arteko ekarpenak
Etorkizuna kolokan, 30 urteko ibilbidea jaso eta balioan jartzeko deia egin du Muelle3-k
2015/11/13
Dantza eta sorkuntza garikidearen alorrean, Bilbon 30 urteko ibilbide oparoa izan dun Muelle3 proiektua kolokan dago, eraikina salgai jarri baitute jabeek. Muelle 3 desagertu daiteke beraz datozen hilabeteetan eta horren aurrean Matxalen de Pedrok, Olatz de Andresek eta Igor de Cuadrak, azken urteo...
Azaroaren 15ean aterako da berriz kalera Biarritzen San Martin ezpata-dantza
2015/11/11
Maritzuli konpainiaren ekimenez estreinatu zen iazko azaroan San Martin ezpata-dantza, eta aurtengo irailean, Maitaldian, agerraldia egin badu ere, berezko eguna San Martin (azaroak 11) duenez, datorren azaroaren 15ean izango du bigarren agerraldi ofiziala dagokion festan.
San Martin ezpata-da...
"Zabala osagarria" formakuntza programa abiatu du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak
2015/11/09
Koldo Zabala dantzari eta irakaslearen omenez Zabala osagarria izendatu du IDBk abian jarri berri duen dantzarien formazio programa. Maurice Ravel kontserbatorioaren laguntzarekin antolatu da programa, eta dantza klasikoko irakasle bat, Zuberoako dantzako irakaslea eta Gipuzkoako dantzetako irakasl...
Olaeta Balletak Jaietan eta Itzulera ikuskizun berria estreinatuko du
2015/11/05
Bihar bertan, azaroaren 6an, ikuskizun berria estreinatuko dute Olaeta Balletek Bilboko Arriaga Antzokian. Kepa Junkera eta Juan Carlos Perezen musika, Jone Goirizelaia eta Asier Zabaletaren koreografiak eta Kirmen Uriberen gidoia ditu besteak beste ikuskizun berriak. Bi zati izango ditu emanaldiak...
Dantza eta antzerkia derrigorrezko ikasgai izateko proposamena egin dute Brasilen
2015/11/04
Derrigorrezko hezkuntzan musika, dantza eta antzerkia beharrezko ikasgaiak izateko proposamena onartu du Brasilgo Legebiltzarrak. Orain arte musika derrigorrezkoa zen, eta orain dantza eta antzerkia ikastea derrigorrezko ezarriko du Brasilgo gobernuak.
Alessandro Molon-ek, Langileen Alderdi...
Euskal dantzak irakasten ari dira Buenos Airesko UNA unibertsitatean
2015/10/30
Lau hilabetez euskal dantzak ikasten eman ostean azaroaren 28an amaituko dute Argentinako UNA unibertsitatean (Arteen Unibertsitate Nazionalean) Aitor Alava dantzari arabarrak eta Itziar Morh euskal kultura eragileak emandako ikastaroa.
Abuztuan hasi zuten UNAko ikasleek euskal dantzak ikastaroa...
Dantzan ospatuko du Oñatiko Oñatz dantza taldeak 45. urteurrena
2015/10/29
Dantza emanaldi, hitzaldi, erakusketa, bazkari, zein dantzaldi irekiek osatuko dute Oñatz dantza taldeak bere 45. urteurrena ospatzeko antolatutako programa zabala. Azaroaren 14tik 21ra bitartean ekitaldiz betetako astea antolatu du Oñatiko dantza taldeak.
Hitzaldi eta erakusketak
...
Dantzari buruzko 7 film
2015/10/27
Hona hemen musikalak ez diren eta dantzari buruz ari diren 7 film: flamenkoa, klasikoa, garaikidea zein euskal dantza tradizionala bezalako dantza genero ezberdinak plazaratzen dituzten 7 film.
1. Billy Elliot
Stephen Daldry / Ingalaterra/ 2000.
Hamaika urteko mutiko baten dantzari izatek...
San Lorentzoko danzanteen laugarren buletina argitaratu da
2015/10/26
Lizarrako larrain-dantzaren inguruko artikulu mamitsu eta zirikatzailea argitaratu du Jesus Pomares-ek San Lorentzoko danzanteeen buletinaren 4 - 5 zenbakian. Horrez gain Venezuela kolonialeko Corpus Christi festaren eta Kataluniako folklorean mitifikatutako idatzien inguruko artikuluak irakur da...
Virginia Garcia eta Damian Muñoz gasteiztarrentzat Espainiako Dantza Sari Nazionala
2015/10/23
Damian Muñoz eta Virginia Garcia gasteiztarren La Instrusa konpainiari eman diote aurtengo sorkuntzako Espainiako Dantza Sari Nazionala. Gaur egun Bartzelonan du egoitza 1996an sortutako konpainiak, eta sariarekin batera 30.000€ jasoko dituzte. Urtero ematen ditu Espainiako Hezkuntza, Kultura ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.