Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Eltziegon galduta zeuden makila-dantzak berreskuratzeko ahaleginetan ari dira

2016/02/25

Pasacalles, danza, cuatro calles, el arbol eta jota dira gaur egun Eltziegon dantzatzen diren dantzak, baina garai batean makila-dantzak edo trokeo-dantzak ere dantzatu izan zituzten eta horiek berreskuratzeko lanean jarri dira herrian. Karrikan ez, baina eltziegotarren memorian geratu da dantza h...

Gehiago irakurri

Dantza eskaintza zabala dFeria 2016 azokan

2016/02/24

Hemengo zein kanpoko hamalau dantza konpainiaren lanak eskainiko ditu Dferiak, Donostiako arte eszenikoek azokaren XXII. edizioak. Martxoaren 7tik 10era bitartean ospatuko da DFeria hiriko zenbait agertokitan.  Paula Quintana, Ertza, Montgomery, Cielo Raso, Karin Serrres, Jesus Herrera, Kukai, Org...

Gehiago irakurri

Dantza irakasleen lan-poltsa deialdia irekita dago Donostiako Udalaren Dantza Eskolan

2016/02/18

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantzako hainbat espezialitatetako irakasleen lan-poltsa deialdia egin du, musikako beste hainbatekin batera. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude izen-eman daitekeen espezialitateak, eskakizunak eta baldintzak, aurkezpen-datak eta gainer...

Gehiago irakurri

Jon Iruretagoienak "Nundik nora?" hitzaldia eskainiko du Donostian

2016/02/17

Egunotan Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen  Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa rekin eta Iparraldea bertan zikloarekin lotuta, Jon Iruretagoienak Nundik Nora? hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, otsailak 18, Donostian.  Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak ...

Gehiago irakurri

10 dantza norvegiar erraz ume zein helduekin dantzan gozatzeko

2016/02/16

Ikasteko errazak, dantzatzeko gozagarriak, Norvegiako hainbat folk dantza sareratzen dabil Svein Arne Sølvberg Youtube bidez . Osloko Springar'n dantza taldeko kidea da bera, eta Alix Cordray dantza-maistrak erakutsita eta Michael Furulund-en soinuak lagunduta dantzatzen dituzten dantzak gr...

Gehiago irakurri 1

Thierry Truffaut: "Gaurko gazteen arazo gotorra da etengabeko zappingean izatea"

2016/02/12

Thierry Truffaut antropologo eta inauterien ikertzaile baionarra elkarrizketatu du Xan Airek Euskal Kultura Erakundearen webgunerako . Bere ibilbideaz gain,  dantzak eta inauteriek gizartean, herri eta euskal kulturan duten garrantziaz, eta egiten dituen ekarpenetaz mintzo da Thierry Truffaut elk...

Gehiago irakurri

Lantzeko inauterietan kamerari batek eraso sexista jasan duela salatu du ETBk

2016/02/09

EITBk oharra kaleratu du atzo Lantzeko inauterietan bere langile batek jasandako eraso sexista salatuz. Astelehen eguerdiko inauteri kalejiran, kameraria inauterietako irudiak hartzen lanean ari zela gertatu omen zen erasoa.  Informazio urria eta nahasia Euskal Irrati Telebistak argitaratu...

Gehiago irakurri

Euskal kultura izango da Smithsonian Folklive jaialdian protagonista

2016/02/02

Aurretik jakinarazi genuen moduan, euskal kultura izango da Smithsonian Fundazio entzutetsuaren Folklive jaialdiko protagonista nagusia . Aurkezpen ofiziala joan zen ostiralean egin zuten Donostiako Tabakalera arte garaikidearen zentroan, Smithsonianeko Michael Atwood, eta Arantza Tapia Ekonomia...

Gehiago irakurri

Soka erakusketa, euskal dantzari eskainitako begirada zabala Donostian

2016/02/02

Otsailaren 4an irekiko ditu ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan erakusketa ibiltariak.  Euskal kultur Erakundeak ekoiztuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin partaidetzan, Soka euskal dantzari buruzko multimedia er...

Gehiago irakurri

Hemen da Hartzaro 2016 Festibala

2016/01/29

Otsailaren etik 9ra bitartean Hartzaro festibalaren 20. urteurrena ospatuko da Uztaritzen eta Errobi Herri elkargoan. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com