Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Jose Inazio Sarasua hil da, Haritz dantzari taldeko zuzendaria izandakoa

2017/04/11

Elgoibarko Haritz dantzari taldeko zuzendaria izandako Jose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin. Txistularia eta kultur sustatzaile zorrotza, Haritz euskal dantzari taldearen zuzendaria izan zen 1985 eta 2000. urteen bitartean, tarte horretan Elgoibarko dantzari taldea maila bi...

Gehiago irakurri

Gaztefolk jaialdia bertan behera gelditu da

2017/04/06

Hogei urteko ibildea egin ondoren, Irungo Eraiki dantza taldeak Gaztefolk Bidasoaldeko Nazioarteko dantza-jaialdia antolatzeari utziko diola jakinarazi du. Gutun baten bidez jakinarazi dute,"epe jakinik gabe" utzi dutela, eta erabakiaren motibo nagusi gisa eman dituzte, batetik, finantziazioa lortz...

Gehiago irakurri

Hernaniko XXII. Dantzari-festa

2017/04/04

Datorren asteburuan egingo dira Hernaniko hogeita bigarren dantzari-festaren ekitaldi nagusiak. Larunbatean, apirilak 8, hainbat haur eta gazte taldek emanaldiak egingo dute Hernaniko kaleetan. Saio nagusia berriz, igandean izango da. Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza taldeak bildu ditu...

Gehiago irakurri

Jean Michel Guilcherrek euskal dantzarioi utzi digun ondarea

2017/03/29

Euskal dantzei buruz, 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburukotea (700 orr.), Ipar Euskal Herriko dantzen bibliatzat jo izan dute ikertzaile eta dantza-maisuek, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzak ezagutzeko iturri oparo eta agor...

Gehiago irakurri

Jean Michel Guilcher hil da

2017/03/28

Jean Michel Guilcher hil da  102 urterekin,  euskal dantzaren ezagutzarako funtsezko ikertzaileetako bat.  Bere ibilbide profesional osoa dantza tradizionala ikertzeari eman zion, eta 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen egin zituen ikerketak...

Gehiago irakurri

Aita Donostiaren folklore oharren liburua mahai-inguru batekin aurkeztuko da

2017/03/27

Mahai-inguru batekin aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak bihar, martxoak 28, Aita Donostiaren Obra Osoaren X. alea  Notas del folklore lana. Dagoeneko sarean eta denon eskura zegoen Aita Donostiaren etnomusikologia eta folklore lanen bilduma osatzera dator 10. ale hau.  Ohar soltez osatutako ...

Gehiago irakurri

Erratz-dantza, trebetasuna eta umorea Ingalaterran

2017/03/22

Ingalaterrako Cambridgeshireko Fens eskualde zingiratsuan ohikoa da erratz-dantza egitea, morris dantzekin batera. XX. mende hasieran desafio-dantza gisa egiten zen, bereziki uzta-hasierako Plough Monday jaialdian. Gerora, hainbat ekitalditan dantzatu izan da The Broom Dance edo erratz-dantza, ...

Gehiago irakurri

Trisha Brown hil da

2017/03/21

Trisha Brown, dantza garaikidearen eta posmodernoaren XX. mendeko errreferentziazko dantzari eta koreografo nagusietako bat hil berri da. Dantzaren eta arte garaikidearen alorrean egindako ekarpenengatik, maila goreneko sortzaileen parean dago, eta bere izena Marta Graham, Merce Cunningham, edota ...

Gehiago irakurri

Karmen Etxalarkoa pastorala egingo dute Etxalarren irailean

2017/03/06

Ehun lagundik gora igoko dira oholtza gainera, Prosper Merimeeren Carmen nobelan oinarritutako Karmen Etxalarkoa pastorala ematera. Gerardo Mungiak idatzi du gidoia, eta Pantxika Urruty ari da zuzendari lanetan. Oro har, ez da ohikoa izaten Zuberoatik kanpoko herritarrek prestatzea pastoral bat. O...

Gehiago irakurri

Euskal konpainiek osatuko dute Dferia 2017ko partaidetzaren erdia

2017/03/02

Martxoaren 6tik 9ra egingo da Donostian Dferia, arte eszenikoen sektoreko profesionalen topalekua. Urteroko moduan, programatzaile eta kazetariek hainbat konpainiaren lanak eta estreinaldiak ikusi ahal izango dituzte hiriko zenbait antzokitan. Tartean izango dira hainbat euskal konpainia: Ertza, La...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com