Dokumentuaren akzioak
Durangoko 2017ko Azokarako dantzazalearen erosketa zerrenda
Abenduaren 6tik 10era egingo da 52. Durangoko Azoka. Aurten ere dantzari lotutako hainbat produktu eskuragarri izango dira Landako erakustazokako standetan. Dantzazaleontzat interesgarriak izan daitezkeen eta 2017ko azokan topatuko ditugun zenbait lan zerrendatu ditugu.
LIBURUAK
- Juan Antonio Urbeltz: "Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval (Pamiela)
Lantzeko eta Kroaziako Lastovo uharteko inauteriak parekatzen ditu lan honetan Urbeltzek. Bi leku, pertsonaia ezberdinak, baina ezinegon berdina erakusten dute eta kultur europarraren korronte unibertsal bera aberasten dute.
- Zuriak eta beltzak jotakoak (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea)
Azken mendeko trikitilari eta panderojoleen argazki zaharren liburua da. Garai bateko errealitatea hobeto ulertzen laguntzen gaituzten argazki esanguratsuak biltzen dira bertan.
- Miren Guillo Arakistain (koord.): Festak, genero-harremanak eta feminismoa (ueu)
festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Aurkezpena: abenduaren 9an, 11:30ean, Areto Nagusian.
- Udazkeneko jolasak-Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena (Denonartean)
Udazkeneko dantzak eta jolasak jasotzen dituen ipuina. Aurkezpena abenduaren 9an, 15:30ean, Saguganbaran.
DISKOAK
- Faborez bilduma (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea)
Pieza zaharren bilduma da: Hainbat erromeriatan plazaz plaza jotakoak baina orain arte diskoetan bildu gabeak. Trikitixa eta pandero hutsean grabatuak. Bilduma honek zazpi disko ditu.
- Alan Griffin eta Joxan Goikoetxea: Lurra, ur, haize (Aztarna)
Dantza eta erromantze zaharren moldaketak eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkezten ditu ia 25 urteko ibilbidea egin duen folk talde honek.
- Berriketan (Autoekoizpena)
Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.
-
Dantz'haka (ZTK Elkartea)
Dantza, kirola, kantua, antzerkia eta bideoa uztartzen dituen ikuskizuna.
- Iñaki Palacios: Lurra, Ardoa, Dantza (Baga-biga)
Txistuaren kontzeptu berritzailea eta garaikidea bilatu du Palaziok bere lehenengo lanean, munduko musiken ataleko disko bezala definitu daiteke.
BIDEOAK
- 4 Sasuak dantza (ZTK Elkartea)
Tarbes hiriko Kontserbatorioko dantza, Arranoa laukoteak eta beste musikarien laguntzarekin egindako lana.
ALDIZKARIAK
- Bernado Atxaga: Erlea 11 (Euskaltzaindia, Pamiela)
Erlea literatur aldizkariaren 11. zenbakian akordeoiaren eta erromerien munduaren inguruko zenbait lan jasotzen dira.
- Dantzariak 62 (Euskal Dantzarien Biltzarra)
Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratutako aldizkarairen azken alea.
- Txistulari 248, 246 (Euskal Herriko Txistulari Elkartea)
Txistulari aldizkariaren azken ale bikoitzean Baztango dantzen inguruan Patxi Larraldek egindako lan mamitsua dator.
Abenduaren 2tik 6ra irekiko dituak ateak Durangoko Azokak.
Aurreko urteetako argitalpenak
Aurreko urteetan argitaratu diren zenbait lan interesgarri Dantzan.eus-en Online dendaren bidez ere eros daitezke. Adibidez:
"Morir" en la hoguera el Martes de Carnaval
Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y "moros"
Jira galdua 1: Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa
Jira Galdua 3: Aitzineko Püntiak
Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte
Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena
Invitación al estudio de la danza tradicional en el País Vasco
Jentilbaratz 13: Haur folklorea Euskal Herrian
Jokoak, Kirolak eta Folklore-Ikerketa / Juegos, Deportes e Investigación Folclórica
Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko
Dokumentuaren akzioak