Orain arteko ekarpenak
Kabalkada-Toberak ospatuko dira Bidarrain datozen bi asteburuetan
2017/09/22
Datozen irailaren 24an eta urriaren 1ean, Bidarrain kabalkada izango da; aurten ez dute beste inon kabalkadarik antolatu. Otxaldetarrak elkarteak antolatutako ikuskizunean, 100 herritarrek hartuko dute parte, ez da faltako dantza, antzerkia edota musikarik. Arratsaldeko 15:30ean izango du hasiera B...
Mutxikoaren egunak loratuko du Herri uzta programa
2017/09/21
Urriaren 5etik 8 ra Herri Uzta jaialdia ospatuko da. Arrangoitzen, urriaren 8an ospatuko da Mutxikoaren eguna, eta goiz eta arratsaldez dantza-jauziak eta plazako dantzak egiteko aukera izango da, eta Oñatz, Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak taldeen emanaldi...
Ezpata-dantzarien bilgunea izango da igandean Iurreta
2017/09/21
Aurtengo Ezpata-dantzari eguna Iurretan izango da irailaren 24an. Gerediaga Elkarteak , Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatutako egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea e...
Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira
2017/09/19
Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Konpainia horietatik zortzi, euskal koreografoenak izango dira.
Ibili programaren bitartez, Dantzaz (Errenteria), Eva...
Tuterako paloteadoko dantza eta bertso zorrotzak Basaurin ikusi ahal izango dira Dantza Agerketaren 45. urteurrenean
2017/09/15
Tokiko dantzak jasoko ditu Basaurik Dantza Agerketarekin irailaren 16an, 19:00etatik aurrera. Bizkotxalde parkean izan ohi da, baina eguraldi txarragatik Sozial Antzokian izango dela iragarri dute antolatzaileek. 45. edizioan Euskal Herriko honako taldeek hartuko dute parte:
Kuartango (Ar...
Dantzaldia 2017, dantzaz beteta dator udazkena Bilbora
2017/09/14
Irailaren 14tik, abenduaren 16ra arte dantzak leku berezia hartuko du Bilbon Dantzaldia ri esker. Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. XVIII. edizio honetan, Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner artistak na...
Dantzaren Maitaldia 2017 Biarritzen irailaren 8tik 17ra
2017/09/08
Irailaren 8tik 17ra dantzaz jantziko dira Biarritzeko txokoak. Nancy edo Grenobleko koreografia zentroak, Nizako Balleta, hainbat euskal talde edota Israeldik eta Kolonbiatik etorritako dantza taldeak arituko dira Thierry Malandain zuzendari artistikoaren gidaritzapean egiten den Maitaldia jaialdia...
Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da
2017/09/07
Elena Tuduri, ikertzaile tolosarrak, 1918-1920 urteetan egin zuen El traje y otros asuntos de etnografía vasca lana argitaratu da Emilio Latorre bilobaren eskutik. XX. mende hasierako euskal jantzien inguruanTudurik egindako dokumentazio eta etnografia lana jasotzen du gaur Tolosan aurkeztuko den ...
Joanikot pastorala, irailaren 10ean Iruñeko Baluarten
2017/08/29
Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako 'Joanikot pastorala' Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute berriz heldu den irailaren 10ean, igandez, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan.
Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan — Joanikot...
Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak
2017/07/28
Baionan festan murgilduta dabiltza eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuko festen txanda izango da. Dantzarik gabeko festa imajinatzea zaila egiten zaigu, abuztuan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan ere ez da dantzarik faltako. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, ant...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.