Orain arteko ekarpenak
Luis Mari Lopez de Goikoetxea: "Altsasuko gazte batentzat bizitzako festa garrantzitsuena da Santa Ageda"
2019/02/05
Gaur, Santa Ageda egunez, Altsasuko kintoak zortzikoa dantzatzen hasiko dira. Berrogei urtean aritu da Luis Mari Lopez de Goikoetxea herriko gazteei zortzikoa erakusten, orain ardura beste batzuek hartu badute ere entsegu guztietara hurbildu da. Dantzaria, dantza-maisua eta herriko saltsa guztietak...
Zergatik atzeratu dira aurten inauteriak?
2019/02/04
Aurtengoan ohi baino beranduago ospatuko ditugu inauteriak . Otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena eta martxoaren 5ean Inaute Asteartea. Nolatan horren berandu?
Inauterietako datak Aste Santuetako igandearen edo Pazko-igandearen arabera finkatzen dira. Garizuma, berrogei eguneko baraualdi kri...
Soraluze 2007 aurreskua
2019/01/29
Orain 60 urte Soraluzen aurreskua nola dantzatzen zen ikusi daiteke bideo honetan. Ekitaldia eta bideoa berez 2007koak dira, baina bertan dantzan ageri direnak mende erdi lehenago dantzan aritutakoak dira eta soka-dantza bera garai hartan dantzatzen zuten moduan egin zuten. Soraluzeko dantza taldearen 50. urteurrena dela eta 2007an, Urrats Dantza Taldearen ekimenez antolatutako urteurren festan dantza taldearen sorrera eta lehen urteetan, Ezoziko Ama dantza taldea izenarekin, parte hartu zuten dantzariek aurreskua dantzatu zuten Soraluzeko plazan. Soraluze, aurreskua, 2007.
Martxan da "Faktoria" dantza eskola internazionala
2019/01/28
Laida Aldazek, Marta Coronadok eta Carmen Larrazek La Faktoria Choreographic Center zentro koreografiko internazionala ireki berri dute Iruñean. Pasa den urtarrilaren 7tik hainbat nazionalitateko 23 ikasle ari dira lanean. La Faktoriak urtebeteko dantza garaikideko formakuntza trinkoa eskaintzen ...
Zazpi dantza taldek eta 49 ekitaldik Bilbo dantzan jarriko dute 2019an ere
2019/01/22
Aste honetan hasiko da Bilbon Dantza Plazetan ekimena. Urtarrilaren 26an izango da lehenengo ekimena; Salbatzaile dantza taldearen erromeriarekin hasi eta atzetik etorriko dira gainerako ikuskizun, kalejira, emanaldi eta erromeriak. Urte osoan zehar 49 ekitaldi antolatu dituzte hiriko zazpi dantz...
Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/21
Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2019. urteko inauterietako oi...
"Ilunabarrean Dantzan" folk-dantzaldi zikloarekin hasi dira Gasteizen
2019/01/14
Asteburuan izan da Gasteizko Oihaneder kafe antzokiko "Ilunabarrean Dantzan" zikloko lehenengo dantzaldia. Apirilera arte, hilean behin, folk-dantzaldiak izango dira igande iluntzetan Oihaneder-en. Era honetako dantzaldiak antolatzen dituzten laugarren urtea da aurtengoa. Dantza saioak dantzari bat...
Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran
2019/01/10
Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean h...
Duguna dantza taldea hautatu dute Boiseko 2020ko Jaialdin izateko
2019/01/03
Bost urtetik behin Idahon, Ameriketako Estatu Batuetan, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal jaialdi handiena ospatzen da. Jaialdi bakoitzera Euskal Herriko dantza talde bat gonbidatzen da, hautaketa prozesu baten ondoren. 2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrenda ezagutzera eman du ...
50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan
2019/01/02
Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, aurr...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza
2013/01/22
Eskerrikasko Josu! Aldatu dugu!
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/09
Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albisteak/sortutakoak-jaialdia-gipuzkoako-dantzagunearen-eskutik
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com - Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain [...]
Dantzan.com - Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com - Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com - Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen: http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu