Orain arteko ekarpenak

Indarra eta Oñatz Polonian Lemko herriaren jaialdian

2019/07/08

Indarra eta Oñatz Polonian Lemko herriaren jaialdian
Gasteizko Indarra dantza taldea  Poloniako Swiat Pod Kyczera nazioarteko folklore jaialdian da egunotan. Eta gaur bertan abiatuko da Poloniaruntz Oñatiko Oñatz dantza taldea. Indarrakoak uztailaren 3tik 9ra izango dira Polonian eta hortik aurrera Oñatzekoek hartu dute lekukoa. Oñatiarrak gaur ab...

Gehiago irakurri

Uda honetan ikusi beharreko 10 dantza ekitaldi

2019/07/05

Uda honetan ikusi beharreko 10 dantza ekitaldi
Udan sartzearekin batera herriko jaietan murgiltzen gara; solstizioarekin festa eta dantzak eztanda egiten dute Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan. Askok hegazkina hartu eta munduko beste lekuren batera ihes egingo dute leku eta kultura berriak ezagutzeko asmoz, baina gurean ere bada zer ik...

Gehiago irakurri

Iruñeko sanferminak dantzan 2019

2019/07/04

Iruñeko sanferminak dantzan 2019
Larunbat eguerdiko suziriarekin batera egingo du eztanda festak Iruñean. Bederatzi egunean jaiak ez du etenik izango. Festak dantzan ospatzeko baino modu hoberik ezagutzen al duzue? Festa eta dantza eskutik helduta joan ohi dira ia beti, baita Iruñean ere. Sanferminetan momentu eta txoko guztietan ...

Gehiago irakurri

Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
Iruña taldean eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradian lan handia egindako Jesus Pomares Espartza hil da Iruñean 61 urterekin. Dantza tradizionalen alde mende erdiz ibilbide oparoa eta ondare aberatsa utzita zendu da Pomares. Dantza tradizionalaren historiaren maitale eta ezagutzaile handia, erritua...

Gehiago irakurri 4

Bilboko Abandoibarra pasealekua dantzaz beteko da

2019/06/27

Bilboko Abandoibarra pasealekua dantzaz beteko da
Lekuz Leku Nazioarteko Dantza Jaialdia dela eta ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra pasealekuan dantza-pieza ugari ikusteko aukera izango da. Hamabosgarren aldiz, dantza garaikideko konpainiek beren lanak aurkeztuko dituzte Bilbon. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeen lanak izango d...

Gehiago irakurri

Boiseko Dan Ansotegi musikaria eta dantzaria saritu dute

2019/06/24

Boiseko Dan Ansotegi musikaria eta dantzaria saritu dute
Dan Ansotegi ri "National Fellowship of the Arts" saria eman diote; Estatu Batuetako folk eta musika tradizionalean jaso daitekeen aitorpen garrantzitsuena. Artisten lana aitortu eta beren proiektuak diruz laguntzea da sariaren xedea. Aitortza hori jaso duen...

Gehiago irakurri

Sanjoanak dantzan 2019

2019/06/21

Sanjoanak dantzan 2019
Gaur arratsaldeko 18:00ak jotzear direnean hasiko da uda, gaurkoa dugu urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Euskal Herriko txoko askotan udarari ongi etorria dantzan egingo zaio. Sanjoanak ospatuko dira asteburuan eta festaren bueltan hainbat ohitura, erritu eta dantza izango dira gure herriet...

Gehiago irakurri

Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri

2019/06/19

Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri
Juan Antonio Urbeltzek 2001. urtean argitaratu zuen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua dantzan.eus-en bertan deskargatzeko aukera duzue . Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu zuen Euskal Herria entziklopedia enblematikoa bilduman kaleratu zen Urbeltzen lana. Eusko Jaurlaritzak e...

Gehiago irakurri 1

Dantzertiren egoitza EITB dagoen eraikinean ezartzea erabaki dute

2019/06/14

Dantzertiren egoitza EITB dagoen eraikinean ezartzea erabaki dute
Dantzerti , Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolaren leku aldaketaren asmoen berri eman du Hezkuntza Sailak. Eskola Bilboko BAMI eraikuntzara eramango dute, EITBren egoitzaren azpira. 2020. urtearen bukaeran hasiko direla lanekin aurreikusten dute. 3.000 metroko karratuko espazioa...

Gehiago irakurri

Jexux Larrea: "AEBetako dantza taldeen ilusioa eta kemena mirestekoa da"

2019/06/12

Jexux Larrea: "AEBetako dantza taldeen ilusioa eta kemena mirestekoa da"
AEBtako euskal etxeetan euskal dantzak erakusten ibili da Jexux Larrea, Argia dantza taldeko dantza-maisua. Ia bi hilabetean ibili da Ameriketan zehar; San Francisco (Kalifornia), Ontario (Oregon), Boise (Idaho), Reno (Nevada), Salt Lake City (Utah) , Buffalo (Wyoming) eta Elkoko (Nevad...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/23

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.