Dokumentuaren akzioak
Bilboko Abandoibarra pasealekua dantzaz beteko da
Lekuz Leku Nazioarteko Dantza Jaialdia dela eta ekainaren 28an eta 29an Bilboko Abandoibarra pasealekuan dantza-pieza ugari ikusteko aukera izango da. Hamabosgarren aldiz, dantza garaikideko konpainiek beren lanak aurkeztuko dituzte Bilbon. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeen lanak izango dira ikusgai; besteak beste, Txile, Espainia, Katalunia, Kuba, Costa Rica eta Italiatik etorritako dantza konpainienak.
Dantzariek dantza-pieza laburrak eskainiko dituzte, maiz jaialdirako propio moldatuak. Hiriguneko espazio irekietan izango dira emanaldiak, ohiz kanpoko lekuetan, ikuslea sorpresan harrapatzen saiatuko dira dantzariak. Jaialdiaren helburua da, dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzea, konpainien lanak hiri-guneetara aterata.
Lekuz leku 2019
Ekainak 28
- 15:00-19:00 Pewma: Danza en 360º / Guggenheim Bilbao Museoa
- 19:00 Ertza: Meeting Point / Guggenheim Museoaren ingurua
- 19:30 Kor´sia: Somiglianza/span> / UPV/EHU Bizkaia Aretoa
- 20:00 LaRutan: Out Of The Blue / Aita Arrupe igarobidea
- 20:30 Valverde & Regueyra: Pedestres / Sitios y lugares
- 21:00 Fabio Liberti: Don't, Kiss / La Fundicion
Ekainak 29
- 19:00 Kukai - Brodas: Topa / Guggenheim Museoaren ingurua
- 19:30 Taiat Dansa: Canvas of Bodies. Opus nº 1 / Aita Arrupe igarobidea
- 20:00 B-Wild / Sitios y lugares
- 20:30 Marcat Dance: Azzurro / Kaia
- 21:00 Adriana Bilbao: Burdina / Guggenheim Museoaren ingurua
- 21:30 Denis Martinez: Publikoak dantzatzen du / Guggenheim Museoaren ingurua
Dantza konpainiak
Pewma: Danza en 360º / Guggenheim Bilbao Museoa, ekainak 28 15:00-19:00
PEWMA izeneko lana 360°-tan egindako Txileko lehenengo dantza-bideoa da, Sebastián Gaticaren lehen lana, Ignacio Diaz eta Valdiviako beste interprete batzuekin batera egindakoa: Murgildutako bideoaren bidez Txileko Hegoaldera eraman nahi ditu ikusleak. Proiektua Ritual Paisaje Incógnito izeneko lanaren berrikuspen eszeniko eta teknologiko gisa sortu da, Valdiviako Ganbera Balleteko Konpainiaren baitan.
- Bideo Zuzendaritza: Sebastián Gatica
- Zuzendaritza eta Koreografia: Ignacio Díaz
- Zuzendaritza teknikoa: Francisco Barra
- Sormen antzezpena: Alluitz Riezu, Flora Monsalve, Francisco Sepúlveda, Diego Álvarez, Ignacio Díaz, Valentina Kappes, Poleth Espinoza, Francine Renner, Verónica Toro y Rodrigo Llancaleo
- Jatorrizko materiala: Ricardo Uribe eta Ignacio Díaz
- Produkzioa: Ignacio Díaz
- Jatorrizko musika: Rodrigo Ríos
- Jantziak: Gonzalo Velozo
- Grafikak eta komunikazioa: Diego Álvarez
Ertza: Meeting Point / Guggenheim Museoaren ingurua, ekainak 28 19:00
Meeting Point lanak jendeak elkar aurkitzen duen lekuez hitz egiten du, horretarako gurutzatu behar diren ur-putzuez, eta itxaron behar den denboraz.
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
- Koreografia: Asier Zabaleta, antzezleen laguntzaz.
- Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
- Musika: Bosques de mi mente
- Argazkiak: Yolanda Girón
- Iraupena: 15 minutu
Kor´sia: Somiglianza / UPV/EHU Bizkaia Aretoa, ekainak 28 19:30
Somiglianza izeneko lanak omenaldia egin nahi dio, ironia puntu batekin, ballet moderno ospetsuenetako bati: La siesta del fauno de Nijinski. Lan honek Mallarmeì egilearen argumentua eta Debussyren musikaren parte bat mantentzen ditu, baina faunoa eta ninfak mitologiaren prototipotik urruntzen dira. Koreografia lengoaia berezi baten eta taularatze exotiko baten bidez, Kor’sia lanak ballet errusiarren erreferentziak eta gaur egungo iruditeria uztartzen ditu, mendebaldeko dantzaren ikonografia zalantzan jartzeko, ezer ez baita lehen zen modukoa.
- Koreografia: Mattia Russo eta Antonio de Rosa
- Musika: Syrinx eta L’après-midi d’un faune, Claude Debussy
- Dantzariak: Alejandro Moya, Astrid Bramming, Elena Castellanos, Claudia Bosch
- Jantziak: Vanessa Soria Lima eta Betto García
- Ekoizpena: Gabriel Blanco (Spectare)
- Banaketa: Celia Zaragoza
- Iraupena: 15 min
LaRutan: Out Of The Blue / Aita Arrupe igarobidea, ekainak 28 20:00
Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.
- Zuzendaritza: Maria Andres
- Koreografia: Maria Andres eta Denis Martinez
- Antzezleak: Denis Martinez eta Maria Andres
- Musika: Plastikman
- Jantziak: Maria Andres
- Argazkiak eta bideoa: Etanowski
Valverde & Regueyra: Pedestres / Sitios y lugares, ekainak 28 20:30
Mugimenduan dagoen jendetzaren erretratua, Chepe-ko collage paranoikoa. Bi gorputzetan batzen dira ibiltzen diren guztiak, kalea eta hiria; forma geometrikoetan mugitzen direnak, hiriaren erritmoan. Hainbeste dira batera ematen diren gestuak, non mugimendu arruntak ez direla ematen duen. Kaleko pieza bat da, kalean eginda dagoena, kalearentzako.
- Sormena/Antzezleak: Lina Yirí Valverde Gerner eta Camilo Regueyra Bonilla
- Jatorrizko Musika: Jorge Salazar Arroyo
- Argazkiak: Pablo Vargas
Fabio Liberti: Don't, Kiss / La Fundicion, ekainak 28 21:00
Musua; muga eta oparotasuna adierazten duen kontaktua, kontzesio eta inposizio bihurtzera hel daitekeen borondate gordin eta basatiaren unea.
- Antzezpena: Jernej Bizjak eta Fabio Liberti
- Musika: Henrik Mäenpä – “Don’t, kiss” soinu-banda
- Laguntzaileak: Institute 0.1 & HUD “O” Danish Art Foundation-en laguntzarekin
Kukai - Brodas: Topa / Guggenheim Museoaren ingurua ekainak 29, 19:00
Lau gaztek plaza batean topo egin dute. Gure edozein herritako edozein plaza izan daiteke. Musika entzuten da eta gazteak dantzan hasten dira. Haientzako oso gauza arrunta da. Adierazteko duten modua da. Dantzak egiten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean prestakuntza jasotakoak dira. Beste batzuk hip-hop dantzariak dira. Kalea dute bizileku, horrek elkartzen ditu.
- Koreografia: Jon Maya eta Lluc Fruitos
- Dantzariak: Kukai Dantza eta Brodas Bros
- Musika: Lacrimoboy
- Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez
- Talde teknikoa: Angel Agüero
- Produkzioa: Nagore Martinez
- Banaketa: Doltza Oar-Arteta
- Iraupena: 25 minutu
Taiat Dansa: Canvas of Bodies. Opus nº 1 / Aita Arrupe igarobidea, ekainak 29 19:30
Identitateari buruzko ikerketa koreografikoa, autoerretratu kolektibo baten bidez. Hiru aurpegi, etengabeko mugimenduan, gorputzaren joan-etorriaren fikzio bat eraikitzeko. Eszenak pentsamendu indibidualaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, gorputzen arteko etengabeko kontaktuaren bidez.
- Koreografoa: Taiat Dansa
- Antzezleak: Martxel Rodríguez, Cora Panizza eta Laila White
- Musika: Caldo (David Barbera)
- Iraupena: 17 minutu
B-Wild / Sitios y lugares, ekainak 29 20:00
Jonatan Gomez eta Itxaso Maestrek entrenatutako B-Wild taldea 2015ean sortu zen, Barakaldon, herriko lehiaketetan parte hartzeko prestatzen ziren bitartean.2017an, talde horren entrenatzaileek Wild Dance Project izeneko eskola ireki zuten, eta taldeak prestakuntza jasotzen jarraitzen du bertan. 2018ko martxoan, talde horrek hiriko dantzaren arloko Euskadiko saria jaso zuen: Break On Stage; gerora, ETB1 Dantzan.Go lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuten, eta irabazleak izan ziren, 2 hilabetez programan egon ostean.
Lortutako sariaren osagaietako bat Lekuz Leku 19. jaialdian dantzatzea izan zen. Bestea, beren koreografo gustukoenetako batek emandako masterclass bat, hori ere Jaialdiaren baitan.
Marcat Dance: Azzurro / Kaia ekainak 29 20:30
Azzurro lanak zerumuga izan du inspirazio-iturri, lurrak eta zeruak elkar aurkitzen duten puntua.
- Koreografoa: Mario Bermúdez Gil
- Antzezleak: Catherine Coury, Violeta Wulff eta Mario Bermudez Gil
- Musika: Folle è ben che si crede – Tarquinio Merula – eta – A. VIVALDI: «Filiae maestae Jerusalem»
- Iraupena: 12 minutu
Adriana Bilbao: Burdina / Guggenheim Museoaren ingurua, ekainak 29 21:00
Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.
- Dantzaria: Adriana Bilbao
- Musika: Beñat Axiari
- Iraupena: 15 minutu
Denis Martinez: Publikoak dantzatzen du / Guggenheim Museoaren ingurua, ekainak 29 21:30
“Erritmo kubanoen” klasea Denis Martínez-en eskutik, Kubako Dantza Konpainiako dantzari ohia eta Circo Royal-eko (Suitza) solista.
Informazioa: Lekuz Leku 2019
Dokumentuaren akzioak