Dokumentuaren akzioak
Iruñeko sanferminak dantzan 2019
Larunbat eguerdiko suziriarekin batera egingo du eztanda festak Iruñean. Bederatzi egunean jaiak ez du etenik izango. Festak dantzan ospatzeko baino modu hoberik ezagutzen al duzue? Festa eta dantza eskutik helduta joan ohi dira ia beti, baita Iruñean ere. Sanferminetan momentu eta txoko guztietan izango da dantzarako aitzakia. Sarrera honetan Iruñeko San Fermin jaietako dantza-ekitaldi nagusiak jaso nahi izan ditugu.
Iruñeko sanferminetako dantza-ekitaldiak
Uztailak 6
- 13:30 Folklore-jaialdia Foruen plazan. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantzak: Burlatako kanpaneroak, Markina-Xemeingo ezpatadantza eta Larraindantza.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 7
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera. San Lorentzo elizara iritsi eta handik San Ferminen prozesioa abiatuko da, udal txistulari eta dantzariak barne. Elizkizuna amaitutakoan, Udalbatzak Kabildoa lagunduko du Katedraleraino.
- 14:30ean, Udaletxeko plazan, erraldoien dantzak eta Sanferminetako trokeo-dantzak Duguna-Iruñeko dantzarien eskutik.
- 17:30 Zumba master class Errekoletak plazan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 8
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 9
- 13:00 Txistularien alardea San Jose plazan. Txistularien 60. alarde-kontzertua. Atxokoaren isladak etorkizuneko indarra. 3 zulotan 3tan hogei
- 19:00 Duguna - Iruñeko Dantzariak taldearen emanaldia Sarasate pasealekuan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 10
- 13:00 Haurren dantza jaialdia
- 14:30 Dantzarien eta Euskaldunen bazkariak O plazan.
- 18:00 Karrikadantzako musikariak O plazan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 11
- 20:00 Ttipika Dantza Gidatuak O plazan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 12
- Bazkal ondoren, karrikadantza Gathübi taldearekin Maiatzaren 2a kaleko plazatxoan.
- 19:00 Falcesko Makaia danza taldearen emanaldia.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 13
- 11:00 Jauzien jaia Gazteluko Plazan. Luzaide eta Baxenabarreko jauziak.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
Uztailak 14
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien konpartsaren irteera. San Lorentzo elizan San Ferminen Zortziurrena eginen dute. Atsedenaldia, Kale Nagusian. Ondoren, Konpartsak eta udal dantzariek Udalbatza lagunduko dute Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino.
- 13:00 Udaletxeko plazan, erraldoien dantzak eta Sanferminetako trokeo-dantzak Duguna-Iruñeko dantzarien eskutik.
- 19:00 Zangotzako Rocamador dantza taldearen emanaldia Sarasate pasealekuan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, dantzaldia, txistua eta gaita.
* Egunero erraldoien, buruhandien eta kilikien konpartsa kalean ibiliko da dantzan. Uztailaren 6an 17:00etan, autobus-geltokitik irtengo dira; 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an 9:30ean Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia), 13an eta 14an 9:30ean autobus geltokitik. 14an, 13:00etan, udaletxean, agurtuko dira.
Informazio gehiago: Herri sanferminetako egitaraua 2019 eta Iruñeko udalaren, sanferminetako egitaraua 2019
Dokumentuaren akzioak