Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Azpilagañako ezpata-dantza estreinatuko du Oberenak

2018/12/21

Iruñeko Azpilagaña auzoan Eguberrietako festari lotuta ezpata-dantza berria plazaratuko du Oberena dantza taldeak igandean, abenduaren 23an. Hain zuzen 23an ospatzen dira Eguberriak Azpilagañan, eta Oberena Gazteak taldeak egindako Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantzaren estreinaldia e...

Gehiago irakurri

Telmo Esnalen "Dantza" filma zinema-aretoetara iritsi da

2018/12/20

Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiaketatik kanpo aurkeztu ondoren, abenduaren 21ean, ostiralean iritsiko da Dantza filma zinema-areto komertzialetara. Aste honetan zehar egin dituzte zenbait aurre-estreinaldi, Iruñean, Madrilen eta Bilbon, promozio gisa.  Juan Antonio Urbeltzen koreo...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2018ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiaren ebazpena

2018/12/17

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2018ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren  ebazpena argitaratu du. Denera 420.000 euro banatu ditu honako hiru arloetan: Dantza-lanak I, Dantza ekoizpenak II eta Konpainiak sendotzea. Ondorengo moduan banatu dira diru-kopuruak: Dantza-la...

Gehiago irakurri

Zuberoako dantzen inguruko hitzaldia Baionan

2018/12/14

Zuberoako dantzen historia eta bilakaeran aditu diren sei hizlarik parte hartuko dute abenduaren 16an Baionan egingo den hitzaldian: Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Duvert, Mixel Etxekopar, Jon Iruretagoiena, Xabier Itzaina eta Jean-Claude Larronde. Bedaxagarrek argitaratu berri duen  Aitzina Pika... ...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionalaren bultzatzaile anonimoei esker ona

2018/12/11

Hirurehun bat lagun elkartu dira abenduaren 4an ospatu den II. Dantza tradizionalaren Esker Onak galan; "jendetsua eta hunkigarria" izan dela azaldu digu Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kideak. Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu dantza taldea, Gerediaga elkartea, Ram...

Gehiago irakurri

1970-80eko hainbat dantza, festa eta maskaradei buruzko erreportajeak eskuragarri dira Uztaritzen

2018/12/07

Maite Barnetxe (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu zuen "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista saioko programak eskuragarri dira Euskal Kultur Erakundean . Barnetxek Euskal Herriko hainbat gai tratatu zituen, tartean hainbat dantza ekitaldi, festa, maskaradak, pastoralak... ...

Gehiago irakurri

Dantzazaleentzako argitalpenak eta ekitaldiak Durangoko Azokan

2018/12/05

Aurtengo Durangoko azokan ere, dantzazaleontzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu eta ekitaldi izango ditugu eskura. Abenduaren 5etik 9ra dantzak izango du bere txokoa Landako erakustazokako standetan eta Durangoko beste zenbait eremutan. Hemen zerrendatu ditugu aurtengo azokan eskura...

Gehiago irakurri

Hamar omendu BDBren II. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

2018/12/04

Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu, Gerediaga, Ramon Garcia, 1978ko Dantzari Egunaren antolatzaileak eta Bihotz Alai dira gaur ospatuko den II. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian sarituko dituzten norbanako eta taldeak. Dantza tradizionalarekin eta Bizkaiko Dantzarien Bi...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia

2018/11/29

Urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Urdiñarbek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Urdiñarben izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia: Urtarrilak 6, igandea: Urdiñarbe Urtarrilak 13, igandea: Petarra Urtarril...

Gehiago irakurri

Xuriach taldeak hamar urteko lana jasotzen duen CD/DVDa argitaratuko du

2018/11/26

Errenazimentuko eta Barrokoko errepertorioetan espezializatutako Kataluniako Xuriach dantza eta musika konpainiak " Sonau , musichs , sonau . ..! " CD /DVD aren azkenengo prestaketa lanetan ari da. Taldeak hamar urtean Kataluniako dantzen, musiken eta festen inguruan e...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com