Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Argentinan eta AEBtan bira hasi du Dantza filmak

2019/04/30

Telmo Esnalen Dantza pelikula Argentinan eta AEBtan dago ikusgai egun hauetan. Euskal Herrian arrakasta itzela izan duen filma Amerikan zehar biran dabil Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzaria dabil...

Gehiago irakurri

2019ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2019/04/29

Karima Mansour Egiptoko dantzari, koreografo eta hezitzaileak idatzi du aurtengo Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre ballet modernoaren sortzailetzat dugunaren jaioteguna dugu, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen den eguna. Gaurko egunerako honako mezua presta...

Gehiago irakurri

Lezon ospatuko da 2019ko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2019/04/24

Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak iragarri du aurtengo Euskal Herriko Dantzari Eguna Lezon ospatuko dela 2019. urteko urriaren 5ean, larunbatean. Dantza taldeei deia luzatu die bertan parte hartzeko eta izena emateko formularioa eskuragarri dago EDBren webgunean. Urtero Euskal Herriko herri ...

Gehiago irakurri

Karin Fouz dantzariak jasoko du Gipuzkoako Dantza Saria

2019/04/17

Aurtengo Gipuzkoako Dantza Saria Karin Fouz dantzari donostiarrari emango diote. Sari banaketa 27an izango da, 18.00etan, Donostiako udaletxean. Hurrengo egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunei itxiera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak gala antolatu du, Victoria Eugenian...

Gehiago irakurri

Artzaintzari buruzko ikuskizuna prestatzen ari dira Ortzadar, Lo Nau eta Soinuenea

2019/04/12

Artzainen lana eta bizitza ardatz dituen "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" (Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago) ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 4an Faltzesen. Lo Nau (Gaskoinia), Ortzadar (Nafarroa) eta Soinuenea (Euskal Herria) elkarteek elkarlanean osatu duten ikuskizun...

Gehiago irakurri

Jesus Mari Uribelarrea dantzari, dantza-maisu eta atabalaria hil da

2019/04/10

Jesus Mari Uribelarrea "Txiflis" Iurretako dantzaria hil da 65 urterekin. Gazte hasi zen dantzan, eta Iurretako dantzari taldean aritzeaz gain 1970eko eta 1980ko hamarkadetan hainbat aurresku txapelketa irabazi zituen. Ondoren, bere atzetik etorri zen belaunaldiaren dantza-maisua izan zen. Mallabi...

Gehiago irakurri

Jose Jabier Abasolo "Tiliño"ren dantza-kontuak

2019/04/09

Durangaldeko dantzen eta orokorrean folklorearen ekintzalea, bultzatzailea eta akuilua da Jose Jabier Abasolo "Tiliño" (Iurreta, 1946). Dantzarekin eta musikarekin batera beste hainbat eremutan ere aritu da, herriko hainbat mugimendu eta ekitalderen antolaketa lanetan. Kontu asko ditu Abasolok...

Gehiago irakurri

Euskal Herriko 21 talde izango dira Hernaniko XXIV. Dantzari Festan

2019/04/01

Hernaniko San Joan konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko hogeita bat talde elkartuko dira. Aurtengoa hogeita laugarren Dantzari Festa izango da eta apirilaren 6tik 13ra dantza ekitaldiak, erakusketak edota hitzaldiak antolatu dituzte. Leh...

Gehiago irakurri

Dantza urratsak matematikaren erritmora

2019/03/29

Judith Rivas matematika irakasleak “Pasos de baile a ritmo de matemáticas” hitzaldia eskainiko du apirilaren 2an Bizkaia Aretoan. EHUko Zientzia eta Teknologiaren 50. urteurrena ospatzeko aurreikusi diren ekitaldien barruan antolatu da. Rivasek matematika eta dantzaren arteko loturak azald...

Gehiago irakurri

Gure Ametsa: Lucia Lakarra eta Iker Murillo elkarrekin oholtzan

2019/03/27

Lucia Lakarra eta Iker Murillo ballet dantzariek Gure Ametsa Dantzaldia eskainiko dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Gala horretan Milaneko Scala Teatroko eta Victor Ullate Balleteko izarrak izango dira oholtzan gainean. Lucia Lakarra eta Iker Murillo artistek errealitate bihur...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com