Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ipar Euskal Herriko zinemetara ere berehala iritsiko da Dantza filma

Dokumentuaren akzioak

Ipar Euskal Herriko zinemetara ere berehala iritsiko da Dantza filma

2019/08/07 09:10

Hego Euskal Herrriko zinema aretoetan arrakasta handiz erakutsi ondoren, irailetik aurrera Iparraldeko zineetan izango dugu Dantza Filma. Telmo Esnalen azken lanak euskal dantzak ditu oinarri eta irailaren 4an estreinatuko da Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zine aretoetan. Estreinaldi ofizialaren aurretik bi aurrestreinaldi izango dira. Lehenegoa, abuztuaren 20an Baionako L'Atalante zineman 21:00etan eta bigarrena, Miarritzeko Le Royal zineman 20:00etan.

2018ko irailaren 24an aurre-estreinatu zen Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean eta abenduaren 21etik Hego Euskal Herriko aretoetan izan da pelikula. 40.000 ikusletik gora izan ditu Hego Euskal Herriko aretoetan. Udan zehar, berriz, Argentina eta AEBetan aurkeztu du Esnalek bere azken filma. Erronka ausarta izanagatik, euskal dantza tradizonala ardatz duen hitzik gabeko filma funtzionatzen ari da han eta hemen. Irailetik aurrera, Ameriketatik bueltan, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako ikusleengana iritsiko da.

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Dantza, bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Kontakizun hortan, musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Dantza tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Fitxa Teknikoa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Telmo Esnal
  • Produkzio diseinatzailea:Koldobika Jauregi
  • Koreografoa: Jose Antonio Urbeltz
  • Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal
  • Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso
  • Muntaia: Laurent Dufreche
  • Musika: Pascal Gaigne, Mikel Urbetz eta Marian Arregi
  • Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador
  • Jantziak: Arantxa Ezquerro
  • Makillajea: Lola Lopez
  • Ile-apainketa: Itziar Arrieta
  • Dantzari-protagonistak: Ainara Ranera, Gari Otamendi, Amaia Irigoien, Joseba Astarbe, Josu Garate.
  • Dantza-taldeak: Argia, Arkaitz, Duguna, Astigar, Gure-Kai, Elai Alai, Urki, Haritz, Kezka, Maritzuli, Aurtzaka, Iratzarri, Goizaldi, Indarra, Orbeldi eta Erketz besteak beste.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.