Dokumentuaren akzioak
Garaiko eta durangaldeko XX. mende hasierako dantza irudiak Zubiaurretarren bilduman
Dantzari-dantza orain 90 inguru nola dantzatzen zen ikusteko ezinbesteko erakusketa dago Bilboko Arte Ederren Museoan. Valentin eta Ramon Zubiaurre margolari ospetsuek egindako argazki eta film bilduma dago ikusgai ekainaren 5etik urriaren 6ra arte. Zubiaurretarrak Madrilen bizi zen euskal jatorriko familia ziren, udak Garain eta Ondarroan pasatzen zituztenak maiz. Udaldi horietan egindako 1200 argazki eta 27 filmetatik sorta bat ikusi daiteke museoan, eta horietan oso ugariak dira dantza irudiak: dantzari-dantza, soka-dantza eta dantza soltea. Dantzazale batentzat uda honetako plan paregabea; uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egunero 10:00-20:00 irekita egongo da museoa.
Garaiko irudiak Garain
Bilboko museoko erakusketaz gainera, Garaiko Udalarekin lankidetzan, zubiaurretarrek lotura estua izan zuten Garai herriko hainbat irudi aukeratu eta Garain bertan jarri dituzte. Abuztuaren 4ra arte larunbat eta igandeetan bisita daiteke erakusketa, Garaiko San Juan Ebanjelariaren elizan. Ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Informazio gehiago: Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa (Bilboko Arte Ederren Museoa)
Dokumentuaren akzioak